Telefonia pertsonalizatuko zerbitzu berria BakQ bidez

Departamentuak sistema arinagoa eta errazagoa ezarri du herritarrek informazio konfidentziala lortzeko

.

Ogasun eta Finantza Departamentuak telefono bidezko identifikazio zerbitzu azkar eta erraza jarri berri du herritarren eskura, BakQ ziurtagiri elektronikoaren bidez. Identifikazio hori bi urrats errazen bitartez egin ondoren, edozein pertsona fisikok berari edo haren ordezkatuei buruzko Departamentuan dagoen informazio konfidentziala lortu ahal izango du, eta horrek, ziur aski, ahalbidetuko du deiari eraginkortasun handiagoz erantzutea.

Horrela, besteak beste, eduki hauen berri eman ahal izango da: aurkeztutako aitorpenak, egiteke dauden aitorpenak, errekerimenduak, jakinarazpenak, itzulketak, zorrak, zatikatzeak, ziurtagiriak, datu pertsonalak eta harremanetarako datuak, jarduera ekonomikoen errolda, ordezkarien errolda eta abar. Zerbitzu katalogo horri pixkanaka, ezarri ahala, beste batzuk gehituko zaizkio.

Informazio gehiago: