Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan 2024ko ekainaren 30era arte

Ekainera arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatuaren hazkundea %9,3 izan da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %6,4 hazi direlako, eta itzulketak %0,7. Zuzeneko zergak %16,8 handitu dira, zeharkako zergak %1,8 eta Estatuarekiko doiketak %6,9.

dirua

Ekainera arteko bilakaera positiboa esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: lan atxikipenak, ondare irabazien atxikipenak, BEZa eta kapital higikorraren etekinen atxikipenak. Era berean, zerga bereziengatik Estatuarekin egiten diren doikuntzen ordainketak murriztea ere izan da bilakaera positibo horren arrazoia. Bestalde, ekainera arteko zerga bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar dira PFEZaren kuota diferentzialaren itzulketak handitu direla eta BEZaren lurraldeen arteko doikuntzen sarrerak jaitsi direla.

Informazio gehiago: Zerga-bilketa ekaina (PDF)