Gipuzkoako Espetxeak (1880-19471)

(Sailkapen taula)

Bolumena:

195 kaxa

Garrantzia eta edukia:

XIX. mendearen erdialdetik aurrera, probintziako hiriburuko espetxea, barrutiko espetxeak eta udal biltegiak zeuden Gipuzkoan. 

Espetxeak 1834ko apirilaren 14ko espetxeen ordenantzarekin antolatu ziren. Zenbait arau argitaratu ziren, baina 1913ko maiatzaren 5eko dekretuak honela definitu zituen probintzia-espetxeak: probintzia-hiriburuetan kokatuak, eta barruti-espetxe eta audientzia-espetxe eginkizun zutenak. Espetxe Zerbitzuaren 1930eko azaroko Erregelamendu Organikoak  erreforma2 sakona ekarri zuen. 

XX. mendearen erdialdera arte, espetxe horiek izen-aldaketak izan zituzten, noski, garaiko legeak araututa, eta espetxeen sailkapen-taldeak aldatzen ziren heinean.

Dokumentazioak jatorria du Donostiako Probintzia-espetxean (1890-1902 bitartean, Donostiako Espetxe Zentzagarri eta Barrutikoa izendatu zen; eta 1913ra arte, Donostiako Prebentzioko Espetxea), Bergarako, Azpeitiko eta Tolosako Barrutiko espetxeetan (1902-1913 bitartean, prebentzioko espetxe izendatu ziren; eta 1913tik aurrera, barrutiko espetxe) eta Saturrarango Emakumeen Espetxe Zentralean (1938tik aurrera, hotel- bainuetxea erabili zuten helburu horrekin).

Espetxe bakoitzeko espediente prozesal ugari daude. Halaber, kontserbatzen dira errolda-zedulak, espetxe bakoitzeko presoen alta eta bajen erregistroa, korrespondentzia, delituaren araberako erregistro-orriak, eta espetxeen kontrolak funtzionamendu egokia izateko sortutako erlazioak.

Donostiako Probintzia-espetxean (Ondarreta auzoan kokatuta zegoen) zentralizatu zen zenbait espetxetako dokumentazioa gordetzea: Saturrarango Emakumezkoen Espetxe Zentralekoa (1938-1944), Azpeitiko barrutiko espetxekoa (1905-1944), Tolosako barrutiko espetxekoa (1901-1944), Bergarako barrutiko espetxekoa (1904-1924), eta Donostiako Probintzia-espetxekoa (1890-1958). Ondoren, Ondarretatik dokumentazioa tokiz aldatu zuten Martuteneko Donostiako Probintzia-espetxe berrira.

Kontsultarako baliabideak:
Online katalogoan kontsultagarri dago.
Donostiako Espetxean bertan, presoen bi fitxategi dituzte: bata Saturrarango Emakumeen Espetxe Zentralarena eta bestea Donostiako Espetxe Probintzialarena.

Funtsaren osotasuna:

1936a baino lehenagoko dokumentazioa oso urria da. Eta oso ohikoa da espediente prozesaletan beste garai batzuetako presoen dokumentu berrerabiliekin topo egitea, garai hartan papera berrerabiltzeko egin ziren politiken ondorioz.

Barne Ministerioak artxibora presoen espediente prozesalak bakarrik transferitzeko baimena  eman zuen. Hori dela eta, espetxearen eguneroko kudeaketarekin lotutako dokumentazio guztia, gaur egun, Donostiako Espetxean dago.

Funts osagarriak:

Egun Donostiako Espetxean Saturrarango Emakumeen Espetxe Zentralaren eta  Donostiako Espetxe Probintzialaren gainotzeko espediente prozesalak daude. Horretaz gain, Donostiako Espetxe Probintziala eguneroko kudeaketarekin lotutako dokumentazio kontserbatzen da bertan.

Kontsultarako mugak:

Datu pertsonalak dituzten dokumentuak dira sarbide mugatukoak, betiere hil gabeko pertsonei buruzkoak badira. 

Online katalogoan errepresio politikoa jasandako pertsonen espediente prozesalak identifikatuta daude izen-abizenekin. Delitu komunetako espedienteak, aldiz, anonimizatuta daude.


Dokumentuen egoera fisikoa:

Egoera fisiko onean kontserbatzen dira.

 

Sailkapen taula:

Espetxeak (1880-1947)

1. Zuzendaritza

 
 
2.1. Presoak
 
 
1. 1959. urtera arteko azken data duten espedienteen proportzio txiki bat gorde da, zehatz mehatz, 23 espediente dira.
 
2. Erreformak 3 motatan banatu zituen espetxeak: espetxe zentralak, espetxe probintzialak eta barrutikoak. Aurrenekoak Zigor Kodean ezarritako espetxe-zigorrak betetzeko bakarrik ziren. Bigarrenak atxilotuek eta auzipetuek sumarioa izapidetzen zuten bitartean eta ahozko epaiketa egin arte erabiltzen ziren  eta probintziako hiriburuan kokatzen ziren.Hirugarrenek barruti judizialeko buruetan zeuden, eta atxilotuak, presoak, atxilotuak eta oinezkoak onartzea zuten helburu, agintari eskudunen aginduz.