Atzealdea AKARO HARRAPAKARIAK ETA PARASITOIDEAK

AKARO HARRAPAKARIAK ETA PARASITOIDEAK (Fitoseidos, Stigmeidos y Trombididos)

FITOSEIDOAK Akaro tetranikidoak (batez ere armiarma gorria) jaten dituzten akaro harrapari garrantzitsuenak dira...

Sintomak eta biologia

Helduak tamainaz txikiak dira (milimetrora ez dira iristen), gardenak eta kolore zuri distiratsukoak, nahiz eta kolorea elikaduraren arabera desberdina izan daitekeen.

Hiru hanka-parerekin ibiltzen dira; izan ere, besteak baino luzeagoa den lehen parea palpo moduan erabiltzen baitute. Oso mugikorrak direlako begi hutsez ikus daitezke hosto gainean elikagai bila.

Larbak helduen antzekoak dira, baina tamainaz txikiagoak, eta sei hanka besterik ez dituzte.

Batez ere akaro tetranikidoez elikatzen badira ere, espezie gehienak polifagoak dira eta intsektu txikiak janda bizi daitezke; baita onddoak eta polena janda ere.

Fitoseidoak produktu fitosanitarioekiko oso sentikorrak dira; beraz, tratamenduak egiten direnean errespetatzen dituzten produktuak erabiltzea beharrezkoa da. Gipuzkoan sagastietan ikusitako fitoseido-espezieak honakoak dira: Amblyseius andersoni, A. aurescens, A. californicus, A. herbicolus, Anthoseius athenas, A. renanoides, Euseius stipulatus, Kampinodromus aberrans eta Phytoseiulus horridus.

STIGMEIDOAK Bigarren mailako harraparitzat hartzen dira, fitoseidoek baino harrapari-ahalmen txikiagoa dutelako (batez ere gutxi mugitzen direlako).

Zetzellia mali da sagastietan stigmeido-espezie garrantzitsuena. Batez ere armiarma gorria janda elikatzen da, baina beste elikadura-iturri batzuk ere baditu. Kolorez hori-laranja da.

TRONBIDIDOAK Aurrekoak baino handiagoak dira tamainaz, 3 mm luze ingurukoak, kolorez gorriak eta itxuraz leunak. Sagarrondoaren enborrean eta adarretan edo lurrean ibili ohi dira. Bere mugimendu motelekin batez ere zorriei, akaro tetranikidoei eta abarri erasotzen die.

Espezie arruntena Allothrombium fuliginosum da. Urtean belaunaldi bakarra izanik, negua helduaren forma duela igarotzen du eta udaberrian larbak azaltzen dira; larbek portaera deigarria dute, larba-aldian harrapari moduan ez eta parasitoide moduan jarduten dutelako.

Bai harrapari moduan eta bai parasitoide moduan, Allothrombium-a polifagoa da eta zorriei, kukurutxei eta abarri erasotzen die.

Borroka

  • Anthoseius renanoides alea, mikroskopioko irudia. Anthoseius renanoides alea, mikroskopioko irudia.
  • Phytoseiulus horridus alea, mikroskopioko irudia. Phytoseiulus horridus alea, mikroskopioko irudia.
  • Kolore gorriztako Allothrombium larbak. Kolore gorriztako Allothrombium larbak.
  • Allothrombium larbak. Allothrombium larbak.
  • Laranja koloreko Allothrombium larba, zorri berdea parasitatuz. Laranja koloreko Allothrombium larba, zorri berdea parasitatuz.
  • Allothrombium heldua. Allothrombium heldua.
  • Allhomtrombium heldua. Allhomtrombium heldua.