Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/03/27
GazteriaEibar, Ordizia, Andoain eta Tolosan izango dira apirileko eta maiatzeko kontzertuak. Meler, Andriu, Oihan Vega, Special Trap Residence, edo Ayvee izango dira protagonista Gipuzkoan Gazte Tourren edizio berri honetan.
2023/03/22
KirolakGipuzkoan, pertsona ez-aktiboen % 33 emakumeak dira, eta % 25 gizonak. EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak egindako azterlanaren arabera, 30 eta 50 urte bitarteko emakumeak bereziki ez-aktiboak dira. Arrazoi nagusia denbora falta da.
2023/03/21
Kultura25.000 euroko beka da, jatorrizko lana sortu eta egiteko. Proiektu irabazleak balio demokratikoen eta gizartearen aurrerabidearen alde egin behar du.
2023/03/20
KulturaGosarian izan dira Biodonostia, Impact Hub, Aiala Ostalaritza Eskola eta Aspegiko ordezkariak, eta parte hartu duten proiektuen esperientziak kontatu dituzte.
2023/03/16
KulturaJaialdian honako estreinaldi hauek eskainiko dira: Movistar Plus+-eko Rapa telesailaren bigarren denboraldiko lehen atala, SkyShowtimen Bosé jatorrizko telesailaren hirugarren atala; FILMINen Selftape telesailaren estreinaldia, AXN telebista katearen Three Pines telesail berria, eta HBO Max-en Spy/Master jatorrizko europarra.
2023/03/15
KulturaKultura Departamentuak herritarrak gonbidatzen ditu ekimen honetan parte hartzera. Helburua da Gipuzkoa poesiaz betetzea, eta, horretarako, kanpaina bat jarri du abian sare sozialetan, herritarrak graba daitezen poema bat errezitatzen edo argazkiren bat argitara dezaten Instagramen, Twitterren edo Facebooken. Gainera, lurraldeko liburu-denda batzuetan % 5eko deskontuak egongo dira poesia liburuetan.
2023/03/13
KulturaGipuzkoak 1.010 plaza eskaintzen ditu, Bizkaiak 1.288 eta Arabak 1.695. Izen-emateak martxoaren 20tik 28ra egingo dira Gipuzkoan, martxoaren 20tik 29ra Bizkaian eta martxoaren 22tik 31ra Araban.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Kultura Departamentuek abian jarri dute lehiaketa hau, Gipuzkoako gazteen artean konposizioa eta interpretazioa sustatzeko helburuarekin.
2023/02/27
KulturaEkimenak PODIUMen (nazio mailako podcasting plataforma handietako bat) eta EITBren lankidetza du. Festibalak bere egitarauari hasiera emango dio 2023ko Ondas Sarietarako izendatuak izan diren Artxipelagoa eta Arsénico Caviar podcastekin.
2023/02/23
KulturaGipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak jarri zuen abian zerbitzu hori 2017an, informazioa, kontsulta zerbitzuak, bitartekaritza eta aholkularitza emateko lurralde guztiko pertsona, kolektibo eta entitateei, amateur nahiz profesionalei.
2023/02/17
GazteriaGure Plaza Txo! 1.000 biztanletik beherako Gipuzkoako hamar udalerritan garatuko den proiektu esperimentala da. Aizarnazabal, Albiztur, Alkiza, Altzo, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Ikaztegieta, Larraul eta Lizartzan burutuko da.
2023/02/09
KulturaGipuzkoako Foru Adundiaren Kultura eta Gazteria Departamentuak sustatzen du musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa, eta aurten 65 emanaldi izango ditu. Edizio honetan, aurkeztutako proiektuen errekorra gainditu da.
2023/02/07
KulturaWeb orriaren helburua da herritarrekiko komunikazioa erraztea. TGA enpresak diseinatutako KMK markak ikusizko identitate indartsuago eta markatuago baterantz eboluzionatzen du.
2023/02/03
KulturaZentsurak 1983. urtera arte jarraitu zuen eta, batez ere, ideia politikoen, erlijiosoen eta moralaren eman zen gazteei zein helduei zuzendutako euskarazko testuetan. Halaber, erlijioarekin eta moralarekin lotutako alderdiak zentzuratzen diren.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 30.000 euro bideratuko ditu 2023an MUGI txartelak erosteko eta kargatzeko laguntzetara, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei estaldura eta laguntza emateko.
2023/01/31
LankidetzaAurtengo igoera %3tik gorakoa izan da. Diru-laguntzak pobrezia murrizteko, emakumearenganako edozein bereizkeria gainditzeko edo klima-aldaketaren aurka borrokatzeko proiektuetarako dira.
2023/01/30
KulturaBarne Begiradak, Emakumea eta Euskal Musika eta Deba-Arte Debagoieneko Antzerki Plataforma Elkartea dira laguntza horien lehen zatia jasotzeko hautatutako hiru proposamenak, 108.474,52 eurorekin.
2023/01/27
KirolakAurtengo helburua da lasterketa laburrean (8 km) partaideen % 50 emakumeak izatea.
2023/01/26
KulturaGazteentzako literaturaren eta gazteen sorkuntzaren jaialdia otsailaren 9tik 11ra egingo da Koldo Mitxelena Kulturunean. LUMAfest! ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak antolatzen du eta aurten Elkar-en lankidetza izango du.
2023/01/18
KulturaHorrez gain, bi opera ere izango dira: «La Bohème», Pucciniren obrarik erromantiko eta entzutetsuenetakoa, eta Verdiren «Otello», Shakespeareren obra ezagunean oinarritutakoa.