Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/07/10
KirolakPlan hori egiteko, Gipuzkoako Boleibol Federazioak eta Kultura eta Kirol Departamentuak Prospektikerren metodologia erabili dute; enpresa horrek burutu ditu saskibaloiko, ziklismoko eta halterofiliako plan estrategikoak ere.
2024/07/05
KulturaErakusketak “Norena da itsasoa?” galderaren atzean dauden gai konplexuei buruz hausnartzea du helburu. Gaur arratsaldean erakusketaren aurkezpena ospatuko da, lehen bisita gidatu batekin, Xabier Alberdi zuzendari zientifikoaren eskutik
2024/06/28
KulturaLehenengo erakusketak, «Bidegurutzeak / Itinerarios comunes» izenekoak, Gipuzkoan bizi eta lan egiten duten bost artistaren lana erakusten du. Bigarren erakusketa, «Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más», abuztuaren 9an inauguratuko da
2024/06/27
KulturaHiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.
2024/06/26
KirolakGipuzkoako Foru Aldundiak eta Amezketako Udalak omenaldia egin diote Jokin Altuna pilotariari, hirugarren aldiz buruz buruzko txapelketa irabazteagatik. Ekitaldia gaur 18:30tan Amezketako Kultur Etxean egin da, eta bertan izan dira Mikel Arteaga Amezketako alkatea, Goizane Alvarez Kultura eta Kirol diputatua, Eider Mendoza diputatu nagusia eta Altunaren senide eta lagunak bertako bizilagunekin batera.
2024/06/21
KirolakInaugurazio ospakizunerako hilabete eta erdi falta dela, Gipuzkoako kirolari kopurua gora doa
2024/06/19
KirolakAntolakuntzak 4.238 euroko txekea eman dio Gautenari, bere laguntza baliotsua eskertzeko. Bertaratutako guztiak pozik agertu dira “egindako lanak fruituak eman dituelako” eta 2022ko edizioko maila oso altua izanik, gainditu delako sentsazioa izan dute.
2024/06/17
KulturaGipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin lankidetzan, "Emakume arkeologoak Gipuzkoan" erakusketa aurkeztu du Garberan. Erakusketa gaur astelehenean, ekainak 17, inauguratuko da, goizeko 11:00etan. Uztailaren 7ra arte egongo da ikusgai. Halaber, historiaurreari buruzko doako tailer bat antolatu dute 8 eta 12 urte arteko haurrentzat, ekainaren 22an, larunbatean, goizeko 11:00etan. 25 plaza baino ez daude eta aldez aurretik izena eman behar da Aranzadiren webgunean: www.aranzadi.eus eta jardueren atalean, bihartik.
Europa osotik etorritako emakumezkoen kirolaren erreferenteak eta jokalariak bilduko dituzte Tximist Cup-ek eta She Leads kongresuak ekainaren 14tik aurrera
2024/05/30
Gazteria140 haurrek parte hartuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria, Lankidetza eta Kirol Departamentuak Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan antolatzen dituen udaleku irekietan. 10 gehiago dira, aurreko urtearen aldean. Gainera, beste bi udalerri gehitu dira, Andoain eta Oñati; hau da, guztira bederatzi udalerri izango dira edizio berri honetan: Donostia, Andoain, Irun, Errenteria, Zarautz, Azpeitia, Beasain, Aretxabaleta eta Oñati. Udaleku irekiak ekainaren 24tik uztailaren 19ra izango dira, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era. Izena emateko epea itxita dago dagoeneko.
2024/05/27
KirolakKutxa Fundazioak eta Arantzazulabek, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin, Etiopia Utopia Fundazioarekin eta Pausoka Behar bereziak dituzten haurren gurasoen elkartearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuarekin eta Donostiako Udaleko Kirol Zinegotzigoarekin elkarlanean, ongizate emozionalari buruzko tailerren jardunaldi bat antolatuko dute, jolas inklusiboa bitarteko hartuta, datorren larunbatean, ekainak 1, Donostian, Anoetan (Kiroletxea), Ernest Lluc Kultur Etxearen kanpoaldean, 10:30etik 13:30era bitartean. Jardunaldia amaitzeko, Etiopia-Utopia Fundazioak antolatutako bazkari solidarioa izango da.
2024/05/24
KirolakGoizane Álvarez: "Biltzarrak jarduera sorta zabala eskainiko du, besteak beste, hitzaldiak, mahai inguruak eta tailerrak. Horietan, funtsezko gaiak jorratuko dira, hots, emakumeek futbolean duten parte hartzea, futbol jarduera uztea prebenitzeko estrategiak, soldata berdintasuna, aukera berdintasuna, eta emakumeen futbolak komunikabideetan duen ikusgarritasuna".
2024/05/22
KulturaZumalakarregi Museoak, Lizarrako Karlismoaren Museoarekin lankidetzan, César Oroz marrazkilari eta umorista grafikoaren "Karliskaturak: umorea lubaki gisa" aldi baterako erakusketa inauguratu du gaur, maiatzak 22, asteazkena, eta abenduaren 30 arte izango da irekita.
Gipuzkoan Gazte Tour musikaren eta arte eszenikoen inguruko jarduerak biltzen dituen programa bat da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak garatu du, lurraldeko beste eragile eta udal batzuekin lankidetzan.
Guztira, 543 kirolarik (horietatik 87 emakumeak) egingo dute mendi maratoia; 143 lasterketari (horietatik 38 emakumeak), junior kategorian arituko dira; eta 272 (52 emakume), KB kategorian
2024/05/15
KulturaGipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Museoen Nazioarteko Egunaren egitaraua aurkeztu du asteazken honetan. Museoen eguna datorren larunbatean, maiatzaren 18an, izango da, eta `Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde' leloa izango du aurten.
2024/05/09
KulturaGipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, Gordailuarekin batera, Sahatsa Jauregiren eta Joxe Ramón Jauregiren ‘Aizkora’ azken lana nola muntatzen den aurkeztu dute gaur, osteguna, maiatzak 9. Goizane Álvarez Kultura diputatuak, Sahatsa Jauregi artistak eta Irene Cárdaba Gordailua Kontserbatzeko eta Zaharberritzeko teknikariak prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Gordailuan.
Kirol hitzordua Donostiako Illunbe Arenan izango da, maiatzaren 10etik 12ra. Fan zone musika eta inklusiorako gunea izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaritzak antolatuta. Mugikortasuneko, Turismoko eta Antolaketako Departamentuak sustapen-bideo bat jarri du abian, Donostiara lehiaketaz gozatzera datozen pertsona guztiak lurraldeko beste toki batzuk ezagutzera anima daitezen.
2024/04/25
LankidetzaGoizane Álvarez: “Euro bakoitzaren atzean erantzukizuna, konpromisoa, gure inguruan gertatzen denarekiko sentsibilitatea dago, eta, azken batean, itxaropena eta aukerak sustatzen ditugu”.
2024/04/15
Kultura‘Crossover. Cultura de Series’ Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatutako jaialdia da, Kultur Factory kultur agentziarekin elkarlanean antolatua
Dantz Point proiektu kultural bat da, musika elektroniko eta garaikideko performance artistiko eta sortzaileak sortuz ondareari balioa ematea helburu duena.
2024/03/21
KulturaPoesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintzen aurkezpena.
2024/03/21
KulturaEgileak ““Hijas de las perras negras” poema-liburuagatik jaso du saria, Goizane Álvarez Kultura Diputatuaren eskutik
2024/03/15
KulturaGipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak aurtengo edizioa aurkeztu du, ibilbideen, sareen eta konexioen ondarea ardatz hartuta. Ekimena urrian izango da, «Kulturaren Bideak. Donde conecta la cultura» goiburupean.
2024/03/14
KirolakGipuzkoako kirolean mugarri izaki, merezi duen aintzatespena jaso du
Gnat Zinemaren laugarren emanaldiak kontu handiz hautatutako filmak eskainiko ditu eta naturaren eta ingurumenaren arloko aditu ospetsuen parte-hartzea izango du.
2024/02/23
KulturaGipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako diputatu Goizane Álvarezek "Mintza Lagun Diálogos" hitzaldi zikloa aurkeztu du gaur goizean. Zikloa urtean zehar izango da, eta duela gutxi desagertutako Lagun liburu-dendaren balio sinbolikoari heltzen dio. Ziklo horren bidez, Koldo Mitxelena Kulturunearen egungo programazioaren barruan eztabaidari eta ideia-trukeari eskainitako ildoak bildu nahi dira.
2024/02/22
GazteriaGipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak, Hondarribiko Udalarekin batera, TREBA Gurasoak ekimenaren programazioa aurkeztu du Hondarribian. Edizio hau otsailaren 22tik maiatzaren 8ra bitartean egingo da, eta, guztira, hiru hitzaldi eta tailer izango ditu, gaur egun garrantzitsuak diren gaiak lantzeko diseinatuak, hala nola osasun mentala eta pantailen erabilera, familiei eragiten dieten kezkak.
Lehen hiru edizioetan 6.590 ikusleko zifra errekorrarekin, Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakusketak otsailaren 27tik martxoaren 1era arteko esperientzia eskainiko du.
2024/02/14
GazteriaGazteria Departamentuak 10 tailer antolatu ditu ia 300 espezialistarentzat, haurren, nerabeen eta gazteen behar pertsonal, sozial eta kulturalei erantzuteko
2024/02/09
KirolakMarta Pastor, Kiroletako zuzendaria: "Halterofiliako Txapelketa Nazionala hartzeak erakusten du Gipuzkoak kirol honen garapen eta sustapenarekin duen konpromisoa".
2024/02/07
KulturaOpus Liricak XIX. mendeko maisulan hori moldatu du eta trama gaur egungo ingurune batera eraman du, non 16 eta 18 urte bitarteko gazteek eguneroko harremanak eta erronkak aztertzen dituzten. Proposamenaren helburua da XIX. mendeko musika-edertasuna eta gazteen errealitatea uztartzea.
2024/02/05
KirolakAndoainek 82.669 € jaso ditu Ubitarte futbol-zelaian soropila aldatzeko, Kirol Departamentuak sustatzen duen 2023-2025 aldirako Kirol Ekipamenduen Planari esker. Planak 35 udalerri eta 523.091 pertsona hartzen ditu, gipuzkoarren % 72,8, hau da, 10 gipuzkoarretik 7. Guztira 8.180.000 €-ko partida kirol instalazioak hobetzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Kutxa Fundazioak sustatutako formatu txikiko musika eta arte eszenikoen programaren edizio honetan musikako 121 proiektu eta arte eszenikoetako 28 proiektu aurkeztu dira.
2024/01/24
GazteriaGipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak bihar, urtarrilak 25, osteguna, eta datorren otsailaren 1ean, Rakel Gamito Hezkuntza Zientzietako doktoreak Anoetako Gaztegunean emango duen tailerra antolatu du, TREBA Gurasoak programaren barruan.
2024/01/23
KulturaAntzerki Jardunaldiak otsailaren 14tik martxoaren 21era izango dira Coliseoan, Hezkuntza Esparruan eta baita kalean ere, hogei konpainia baino gehiagoren lanak ikusi ahal izango dira Euskadiko kultur erreferentzia bihurtu den ekimen honetan
2024/01/18
Kirolak2023-2025 Kirol Instalazioen Planak 187.847 € inbertitu ditu Irunen
2024/01/17
KulturaOndare Sariaren V. edizioa Ikerfolk-Argia-ri
2024/01/11
KulturaEkainberri kobazuloak 26.000 bisitari ditu, eta Lili jauregiak 2.000 bisitari baino gehiago
2023/12/28
KulturaGaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordean egin duen agerraldian, Gordailuari buruz informazioa eman du