Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Nahi gabeko bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako estrategia, Hariak, lider aukeratu dute beste bost herrialdek osatzen duten Europako sare batean. Gaur Tabakaleran izan den ekitaldian, 300 lagun baino gehiago bildu dira nahi gabeko bakardadeari heltzeko eta nazioarteko esperientziak trukatzeko.
2024/06/12
Gizarte Politika· Hartutako kalte zerebrala duten pertsonen aldeko II. martxa solidarioa egingo da igandean · Inskripzioak zabalik daude eta herritar guztiei zuzenduta daude, adin-mugarik gabe · Helburua da Gipuzkoan hartutako kalte zerebrala duten ehunka pertsonek eta beren familiek bizi duten errealitatea ikusaraztea, horren inguruan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea · Gipuzkoako Hartutako Kalte Zerebralaren Elkarteak (ATECE GIPUZKOA) antolatu du ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Emaús Gizarte Fundazioak sentsibilizazio-kanpaina bat garatuko dute Gipuzkoako hondartzetan hondakinak behar bezala bereizteko eta biltzeko.
Hondarribiko HS2 Surf Centerrek, minbiziaren aurkako elkarteek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak indarrak batu dituzte bularreko minbizia gainditu duten emakumeekin lehen Dragon Boat taldea sortzeko.