Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Gizarte Politika
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

8

Aldundiaren eta udalen arteko koordinazio- eta plangintza-organoak lan-topaketa bat egin du, eta, bertan, besteak beste, eremu horretako politiken plangintza estrategikoari heldu zaio.

Gipuzkoako Elkarrizketa Zibileko Mahaiak lankidetzarako gune gisa hasiko du bere ibilbidea, Gipuzkoako Hirugarren Sektoreko sareen ordezkariekin

Zentroa eguneko 24 orduetan egongo da zabalik, urteko 365 egunetan. Baliabide nagusia Donostian dago eta Arrasate eta Goierriko beste bi zentroekin osatuko da zerbitzua lurralde mailan.

Gizarte harremanak eta belaunaldi arteko harremanak sustatzeko ad hoc diseinatutako lehen espazio publikoa bisitatu dute bost herrialdetako ordezkariek Beasainen. Foru Aldundiak, Adinberrik, Beasaingo Udalak eta UPV/EHUk bultzatu dute proiektua, eta Arrasatera eta Donostiara ere zabalduko da.

Nahi gabeko bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako estrategia, Hariak, lider aukeratu dute beste bost herrialdek osatzen duten Europako sare batean. Gaur Tabakaleran izan den ekitaldian, 300 lagun baino gehiago bildu dira nahi gabeko bakardadeari heltzeko eta nazioarteko esperientziak trukatzeko.

· Hartutako kalte zerebrala duten pertsonen aldeko II. martxa solidarioa egingo da igandean · Inskripzioak zabalik daude eta herritar guztiei zuzenduta daude, adin-mugarik gabe · Helburua da Gipuzkoan hartutako kalte zerebrala duten ehunka pertsonek eta beren familiek bizi duten errealitatea ikusaraztea, horren inguruan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea · Gipuzkoako Hartutako Kalte Zerebralaren Elkarteak (ATECE GIPUZKOA) antolatu du ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Emaús Gizarte Fundazioak sentsibilizazio-kanpaina bat garatuko dute Gipuzkoako hondartzetan hondakinak behar bezala bereizteko eta biltzeko.

Hondarribiko HS2 Surf Centerrek, minbiziaren aurkako elkarteek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak indarrak batu dituzte bularreko minbizia gainditu duten emakumeekin lehen Dragon Boat taldea sortzeko.