Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Gizarte Politika
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

8

Bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako Hariak estrategia aitzindari hautatu dute beste bost herrialderekin batera osatutako Europako sare batean. Ekainaren 19, 20 eta 21ean, Gipuzkoak nazioarteko adituak hartuko ditu esperientziak trukatzeko eta lurraldean egiten ari den lana erakusteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gurutze Gorriak eta Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak elkarlanean dihardute, mendekotasuna eta desgaitasuna duten lurraldeko pertsona guztiek hondartzan bainatzeko aukera izan dezaten bermatzeko. Getariako Malkorbe hondartzak ekainaren 15etik irailaren 15era eskainiko du zerbitzu hori.

Bi hamarkadaren ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta elkartuk, UPV/EHUren laguntzarekin, Bizitza Independenterako Programa ebaluatu dute, “oso positiboa” izan dela baloratu dute eta zabaltzen jarraitzearen aldeko apustua egin dute.

Egoitza 2026an egongo da martxan, eta adinekoentzako 130 egoitza-plaza eta desgaitasuna duten pertsonentzako 26 egoitza-plaza izango ditu.

Gaurtik aurrera, mendekotasuna, ikusmen-urritasun larria eta gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten 30.000 pertsonak, Mugiren titularrak badira, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako txartel berri bat eska dezakete. Txartel horri esker, laguntzaileek doan bidaiatu ahal izango du lurraldeko garraio publikoan.

Gipuzkoako Pobreziari eta Gizarte Bazterkeriari buruzko laugarren Inkestaren adierazle nagusiek erakusten dute pobrezia, desberdintasun eta bazterkeria egoeren “bilakaera oso positiboa” izan dela. Hala ere, hobekuntza hori ez da iristen pobrezia larrian dauden pertsonengana.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Berpiztu Programaren barruan kokatzen da eta Lezoko Udalaren eta Aubixa, Aptes, Helduak Adi, Aiton Borda eta Agijupens erakundeen laguntza du.

Dagoeneko aktibatu da Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoaren baitan zainketak emateko ziurtagiri profesionala eskuratzeko doako ikastaroaren bigarren edizioa