Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Euskaraldiarekin bat eginez, Gipuzkoako Foru Aldundiak barne ariketa zabala egingo du datozen bi asteotan: 174 arigunetan banatuta 1.200 foru langile baino gehiagok parte hartuko dute.
Ezaugarri berritzaileak erakutsi ditu aurkezpenean bertan, besteak beste ekosistema indartsua eta egiteko molde ez-ohikoak. Europan ez dago antzekorik.
2022/06/29
Hizkuntza Berdintasuna“LH DuaLa Euskaraz” egitasmoaren baitan Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Laneki elkarteko ordezkariek bisita egin dute Tolosan kokatutako Cartonajes Limousin enpresara.
Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, talde industriala osatzen duten zortzi kooperatibetako ordezkariei eman die saria, Arrasateko Kulturolan egindako ekitaldi batean.
2022/02/21
Hizkuntza BerdintasunaAma-Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, Foru Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak lurraldeko hizkuntza aniztasuna azaleratu eta euskararen kohesio ahalmena aldarrikatzeko ikus-entzunezko sorta bat argitara eman dute.
2022/02/18
Hizkuntza BerdintasunaBergarako Miguel Altuna LHII Institutuan elkartu dira erreferente diren Gipuzkoako lantoki, Lanbide Heziketako ikastetxe eta ikasleak, beraien esperientzia publikoarekin partekatu asmoz.
2021/12/22
Hizkuntza BerdintasunaGipuzkoa Berdinagok antolatutako hitzaldi batean, Garazi Goia idazle eta ikus-entzunezko adituak euskal ikus-entzunezko hedabideen azterketa egin du, ikuspegi global batetik.
Euskararen Nazioarteko Egunean, “gizartea kohesionatzeko eta herritarrak elkarrengana gerturatzeko” garaian euskal hizkuntzak daukan “indarra eta ahamena” nabarmendu du Markel Olano diputatu nagusiak .
Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, hizkuntza berdintasuna indartzen jarraitzea helburu, “elkarlana, berrikuntza eta esperimentazioa” jorratzea ezinbestekotzat jo ditu Markel Olano diputatu nagusiak.
2021/11/15
Hizkuntza BerdintasunaLaneki elkarteak eta Aldundiak elkarlanean martxan jarri duten erramintak lau aldagai hartzen ditu kontuan enpresa batean euskarak duen egoera baloratzeko: harrera, hizkuntza paisaia, lankideak eta instruktoreak.