Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/09/28
Obra HidraulikoakBizibaia, Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak antolatutako ibai kudeaketa iraunkorrari buruzko kongresuak, Donostiako Aquariumean bildu ditu arlo horretako Europako aditu ospetsuenetako batzuk.
2022ko Ondarearen Europako VII. Jardunaldiak lurraldeko 34 udalerritan baino gehiagotan egingo dira.
2022/09/26
IngurumenaAurten, berritasun gisa, ospe handiko hizlariez gain (Fernando Valladares, Sydney Possuelo, Luis Miguel Domínguez eta Juan Luis Arsuaga, besteak beste), prestakuntza jardunaldi bat egongo da eta ikuskizun bat, ikastaro bat eta erakusketa bat ere eskainiko dira.
2022/09/20
IngurumenaAurreko esperientziek izan zuen harrera bikaina ikusita, Donostiako 55 urtetik gorako pertsonek hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izango dute, Plus 55 programaren bidez.
2022/09/19
IngurumenaGHK-k 2016. urteaz geroztik abian jarritako zortzigarren azpiegitura da Sasietako transferentzia estazioa. Gainera, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrak (GHHKPO) aurreikusten duen azkena da, Gipuzkoan sortzen diren hiri hondakin guztien kudeaketa jasangarria osatzeko (bilketatik hasita, tratatu eta berreskuratu arte).
2022/09/15
IngurumenaMilioi eta erdi euroko inbertsioa bitarte, Lasarte-Oriako energia komunitatea sortuko da, udalerriko ia biztanle guztientzat energia trantsizioa ziurtatuko duen Euskadiko lehen tokiko energia komunitatea. Estrategikoki kokatutako 6 instalazioren bidez, autokontsumorako erregimenean, udalerriko auzo eta eremu guztietara energia garbi eta berriztagarria eramatea bermatuko da. Aurreikuspenen arabera, udalerriko 1.000 familia eta denda hornituko ditu, eta horri esker, argindarraren fakturan % 30 aurreztuko dute.
“Zinemaldiko izarrak janzten” ekimenaren seigarren edizioak euskal moda jasangarriaren aldeko apustua egingo du berriro, eta lehiaketako galetako aurkezleak, aktoreak, dantzariak eta zuzendariak jantziko ditu seigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Kulturako departamentuen, Zinemaldiaren, Donostiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
2022/09/08
IngurumenaEurasian Grassland Conference nazioarteko topaketa Tolosan egingo da irailaren 12tik 18ra IAVS-ek, Euskal Herriko Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Tolosako Udalak, Nafarroako Gobernuak eta Hazik babestuta.
2022/09/08
IngurumenaBigarren urtez jarraian, “Upcycling” proiektua Urbil merkataritza-gunera itzuli da, Gipuzkoako moda jasangarria sustatzera. AEG Ikastetxeko ikasleen laguntzarekin, merkataritza-gunean dagoen edukiontzian jasotako arropak balio handiagoko beste jantzi batzuetan bihurtuko dira, gero hauek Donostiako moda jasangarriaren urteko desfilean aurkezteko.
2022/09/05
IngurumenaGHK Ekonomia Zirkularraren Fundazioko fundazioko kide izango da, GHK-ko presidente José Ignacio Asensiok eta fundazioko presidente Ángel Fernández Homarrek hitzarmena sinatu ondoren. Akordioa onura aukera paregabea da Gipuzkoarentzat garapen jasangarriaren eta lehiakortasunaren arloan.
2022/09/01
IngurumenaJosé Ignacio Asensio ingurumen eta obra hidraulikoetako diputatua izan da protagonistetako bat Espainiako Epidemiologia Elkartearen urteko 40. bileraren inaugurazio-ekitaldian. Bilera Gipuzkoako hiriburuan burutu da, eta arlo horretan mundu osoan ospe handiena duten profesionaletako batzuk bertaratu dira. Edizio hau “XXI. mendeko erronkak: ingurumena, klima aldaketa eta gizarte-desberdintasunak” lemapean egingo da, eta hiru egunez, klima aldaketak osasunean duen eraginari buruzko alderdi interesgarriak eta garrantzitsuak jorratuko dira.
Naturklima Aldaketa Klimatikoaren Gipuzkoako Fundazioak Gipuzkoa Basket saskibaloi-klubarekin lankidetzan jardungo du 2022 - 2023 denboraldian, 200.000 euroren bitartez, ekonomia zirkularreko eta klima aldaketaren aurrean sentsibilizatzeko mezuak helarazteko. Gipuzkoa Basket, gaur egun LEB Oro Ligako kidea dena, erreferentziazko klub bihurtzen da ingurumenarekiko eta trantsizio energetikoarekiko konpromisoari dagokionez, eta, gainera, iragarri du sortutako karbono-aztarna bere borondatez ebaluatu eta konpentsatuko duela Naturklimaren laguntzarekin.
2022/08/24
IngurumenaHorrez gain, departamentuak 2,4 milioi bideratu zituen maiatzean 5.000 biztanletik beherako Gipuzkoako 21 udalerritan 47 instalazio fotovoltaiko jartzera. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak 2022an 4.200 familia eta enpresari trantsizio energetikoan laguntzeko duen helburua gero eta hurbilago dago. José Ignacio Asensio buru duen departamentua energia trantsizioko eredu da Europan, eta, aurten, 2021. urtean halako bost haziko dira bere burua energiaz hornitzeko gai diren komunitateak.
2022/08/18
IngurumenaNaturklima Fundazioak aurkeztutako txostenak adierazten duenez, Gipuzkoako udak bi egun luzatu dira hamarkadaz hamarkada 1971az geroztik. Tenperaturak gora egiteko joeraren ondorioz, mende honen amaierako aurreikuspenak joan den mendeko azken laurdenean erregistratutakoak baino 4 ºC handiagoak dira.
2022/08/11
IngurumenaGero eta ohikoagoa da Gipuzkoako ikastetxeetan proiektuak sortzea, jasangarritasuna bultzatzeko eta neska-mutilak ingurunea zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko, besteak beste, hondakinak bereiztea, elikagaiak alferrik ez galtzea, jasangarritasun energetikoa sustatzea eta ekoizpen zirkularreko eredu dimentsionatuak abian jartzea oinarri dituzten ekimenen bidez. Ingurumen Departamentuak dirulaguntzak emango dizkie Gipuzkoako ikastetxeek prestatutako 21 ekimeni beren proiektu jasangarriak burutu ditzaten, eta diru kopuru esanguratsua bideratuko du proiektu horiek garatzera.
2022/08/03
IngurumenaIngurumeneko Departamentuak milioi eta erdi euro bideratu ditu normaltasunera itzuli garen hondartza-denboraldi honetarako, eta, horrela, arrakastaz osatu du bederatzi asteko sentsibilizazio kanpaina, jasangarritasuna eta solidaritatea sustatzera zuzendutakoa. "Olatu solidarioak" kanpainak, Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin elkarlanean, pertsona ahulenentzako elikagaiak biltzea sustatzen du Gipuzkoako hondartzetan, eta baita ere hondartzetan hondakinak bereiztea eta gaika biltzea.
2022/07/26
IngurumenaIngurumen Departamentuak milioi bat eta erdi euro bideratu ditu aurtengo hondartza denboraldian, normaltasun berrira itzultzen garen denboraldian, sentsibilizazio kanpaina bat egiteko jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzeko. Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin lankidetzan burutu da «Olatu solidarioak» sentsibilizazio kanpaina, eta hondartzetan hondakinak bereizi eta gaika biltzearen inguruan sentsibilizatzeaz gain, Gipuzkoako hondartzetan elikagaiak bilduko dira zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat.
2022/07/21
IngurumenaErrepideak eta elektrizitatea izango dira klima aldaketak Gipuzkoan izango dituen ondorioekiko azpiegitura kritikoenak. Euriaren ondoriozko uholde arriskuek batez ere errepide sareari egingo diete kalte eta tenperatura maximoek alterazio elektriko handiak ekarriko dituzte. Bi gertaerek herritarren segurtasunari eta ongizate sozial eta ekonomikoari eragingo die. Uholdeek, itsasoaren erasoek eta haizete handiek 270 milioi euroko kostua eragin dute Gipuzkoan 1994-2020 bitartean, eta uholdeak dira lurraldearen arrisku natural nagusia, hau da, kostu osoaren % 80.
2022/07/19
IngurumenaIngurumen Departamentuak milioi bat eta erdi euro bideratu ditu aurtengo hondartza denboraldian, normaltasun berrira itzultzen garen denboraldian, sentsibilizazio kanpaina bat egiteko jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzeko. Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin lankidetzan burutu da «Olatu solidarioak» sentsibilizazio kanpaina, eta hondartzetan hondakinak bereizi eta gaika biltzearen inguruan sentsibilizatzeaz gain, Gipuzkoako hondartzetan elikagaiak bilduko dira zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat.
2022/07/19
IngurumenaForu Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak hitzartu du Alkizako Udalarekin 30.000 euro xedatuko dituela hirigunea eta Sakamidra, Azaldegi eta Aldapa bailaretako etxeak urez hornitzen dituen goiko ur biltegia eraberritzeko lanak egiteko.