Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Mugikortasuna
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

4

2023/03/27

Mugikortasuna

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Ander Iturri Mugikortasuneko foru-zuzendariarekin batera, Lurraldebus 2022 txosteneko datu garrantzitsuenak aurreratu ditu, eta laster ezarriko diren zerbitzuen hobekuntza nagusien berri eman du, Lurraldebusen erabiltzaile diren gipuzkoarrentzako onurak areagotuko baitituzte. Hobekuntzen artean, honako hauek nabarmentzen dira: lehenik eta behin, MUGI tarifaren deskontuak aplikatzea Bilboko aireportura egiten diren bidaietan, orain arte ezin baitzituzten MUGIren tarifa ekonomikoak baliatu; eta, bigarrenik, Lurraldebus lehenengoz iristea EHUren Leioako campusera, non, Romerok iragarri duenez, herritarrek MUGI tarifez baliatu ahal izango duten, bereziki Mugi Gaztea txartelaren titular diren ikasleek.

2023/03/24

Mugikortasuna

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak Donostia eta Irun elkartuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako bidearen informazio azterlana aurkeztu du gaur. Ia 10 kilometro luzeko azpiegitura horrek, Europako ardatza eta Atlantikoko korridorea konektatzeaz gainera, Donostialdea eta Bidasoa eskualdea ere lotuko ditu. Herritarrek luzaroan eskaturiko proiektu horrek mugikortasun erabilgarria eta segurtasuna lehenesten ditu. Lanak egiteko sei urte inguru beharko dira bidearen zortzi tarteetan, eta 22 milioi eurotik gora bideratuko dituzte.

2023/03/23

Mugikortasuna

Rafaela Romero Mugikortasun foru diputatua, saileko zuzendaria den Ander Iturrirekin batera, Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako institutuan izan da gaur. Bertan, galdaragintza eta soldadurako gradu ertaineko ikasleek cargo social bizikleta elektrifikatuen hiru eredu berriak aurkeztu dituzte Gurpil Artea elkarteak bultzatutako proiektuaren barruan.

2023/03/22

Mugikortasuna

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, Oñatiko alkate Izaro Elorzak, Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak eta Bergarako alkate Gorka Artolak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Gipuzkoako hiru herrien artean Lurraldebusen erabiltzaileentzako gune estrategikoa den San Prudentzioko nodo intermodala egokitzeko eta komuna jartzeko proiektuari ekiteko. Hitzarmenaren arabera, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Departamentuak exekuzio-aurrekontuaren % 60 jarriko du, 222.000 euro guztira. Foru Aldundietatik aterako diren 133.000 euroez gain, gainerako % 40 hiru udalek ordainduko dute.