Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

20

111 irteera egin dituzte, gehienak zuhaitzak eta haizeak botatako bestelako objektuak erretiratzeko; interbentziorik larriena Orendainen egin da.

Azken zortzi egunetan ez da heriotzarik izan, eta 74 pertsonak gainditu dute gaixotasuna.

2020/10/20

Gobernantza

Foru bozeramaileak azaldu duenez, zerga bilketa zertxobait errekuperatu da azken hilabetetan, batez ere udako kanpainaren ondorioz.

Azken astean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, DYArekin lankidetzan, 5.000 PCR egin ditu Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen eta langileen artean.

Diputatu nagusiak bere "kezka" partekatu du Gipuzkoako alkateekin, eta "erabateko laguntza eta lankidetza" eskaini die indarrak batu eta pandemiaren gorakada geldiarazi ahal izateko.

‘Euskaraz, talentua gara!’ lemapean aurkeztu dute egitasmoa Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Lanbide Heziketako sareak, Lanekik eta EMUNek elkarlanean.

2020/10/19

Aizpurutxoko jarduketa sartu da bere azken fasean Urola ibaiaren gainean oinezkoentzako pasabide bat jarrita; GI-631 errepidearen erdiko zatiko obraren lizitazioa 2020a amaitu baino lehen egingo da.

Kanpainaren bidez, omenadia egin nahi zaie 60 urtetan zehar elkartearen bidelagun izan diren pertsonei, eta gonbidapena luzatu gizarteari, koletiboari laguntzen jarrai dezan.

2020/10/19

Udalek 450,6 milioi euro jasoko dituzte aurten Udalen Finantzaketarako Foru Funts honetatik.

Bergarako Mizpirualde zentroko egoiliar batek gehiagok gainditu du gaixotasuna.

2020/10/18

Gobernantza

Foru erakundeak udalei zuzendutako erreminta bat jarri du martxan, arlo honetan duten egoera ezagutu eta hobetzeko bide orria proposatuko diena

Kasu berriak Alai Etxe (1), Hermano Garate-San Ignacio (1), Lamourous (5) eta Argixaoko (2) egoitzetan atzeman dira

2020/10/16

Ogasuna

Gipuzkoak pasa den urtean baino 631 milioi gutxiago bilduko ditu aurten (-%12,6), eta datorren urtean 255 milioi eurotan haziko da zerga bilketa.

‘Garapen Iraunkorrerako Helburuen aplikazioa euskal enpresa-sarean. Eta hizkuntza aniztasuna?’ Horixe izango da Enpresarean Azokan jorratuko dugun gaia. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango ditugu.

2020/10/16

Katxalin elkarteak "pausoak ematen jarraitzeko" deia egin du, eta bularreko minbizia ikertzeko dirua bildu nahi du, urteroko martxa solidarioaren bidez, aurten modu birtualean.

2020/10/16

Kirolak

2020ko edizioak Gipuzkoako etapa bat izango du aurten, mugako hirian hasi eta 169,5 kilometroz Errenteria, Donostia, Usurbil, Orio, Zumaia, Azkoitia, Zumarraga, Oñati, Soraluze eta Eibar zeharkatuko dituena, besteak beste. Etapa Arraten amaituko da, 2. mailako mendatean.

Gipuzkoako herritarren erdia oso kezkatuta dago klima-aldaketarekin

Foru erakundeak 906.280 eurorekin eta aholkularitza teknikoarekin bultzatuko du gazteak lehen sektorean sartzea, belaunaldi txandaketa helburutzat hartuta.

Aldundiak eta DYAk 1.500 PCR probatik gora egin dituzte azken astean Goierri, Tolosaldea, Zumarraga, Azpeitia eta Azkoitian.