Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/10/16
Gizarte PolitikaKanpainaren bidez adimen desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikoko plazak eskuratzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi du. Horrez gain, kanpainaren helburua da gero eta administrazio gehiago eskaintzea kolektiboarentzat egokitutako deialdiak.
2023/10/13
GobernantzaGipuzkoako Foru Aldundiak lurraldearen erronka eta beharrei buruzko azken inkesta aurkeztu du.
2023/10/12
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Azahara Domínguez diputatuaren bitartez, eta San Sebastian Gastronomikaren espazioa aprobetxatuz, gastronomiaren eta ostalaritzaren munduko kolektiboei ahotsa eman nahi izan die, beste esparru batzuetan gertatzen den bezala, ikusezin geratzen baitira. Topaketa bat migratzaileekin eta beste bat emakumeak buru dituzten sektoreetako ordezkariekin, kolektibo horietako bakoitzarekin harremanak estutzeko balio izan dutenak.
2023/10/11
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Azahara Domínguezek Gipuzkoako Batzar Nagusietan informazioa eman du, EH Bildu batzarkide taldeak egindako interpelazio bati erantzunez. Eskaera zen herritarren hiriarteko garraio publikoko zerbitzuaren inguruko beharrei erantzuteko Lurraldebusek egin dituen doikuntzei buruzkoa. Diputatuak neurriei buruzko datu zehatzak eman ditu; zehazki, 40 lineatan 19 errefortzu egin dira, zerbitzuak erabiltzaileen beharretara egokitzeko.