Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/07/21
OgasunaArabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek herritarren eskura jarri dute ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuan ezarritako 200 euroko zuzeneko laguntza eskatzeko izapidea.
2022/07/21
Gizarte PolitikaEusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek lankidetza-hitzarmena sinatu du gaur Pasaian Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Adinberri Fundazioaren bitartez, Zahartzeari buruzko Erreferentzia Zentro bat sustatzeko, arreta eta enplegua sortzeko eredu berrien esperimentazio aktibora bideratua.
2022/07/21
IngurumenaErrepideak eta elektrizitatea izango dira klima aldaketak Gipuzkoan izango dituen ondorioekiko azpiegitura kritikoenak. Euriaren ondoriozko uholde arriskuek batez ere errepide sareari egingo diete kalte eta tenperatura maximoek alterazio elektriko handiak ekarriko dituzte. Bi gertaerek herritarren segurtasunari eta ongizate sozial eta ekonomikoari eragingo die. Uholdeek, itsasoaren erasoek eta haizete handiek 270 milioi euroko kostua eragin dute Gipuzkoan 1994-2020 bitartean, eta uholdeak dira lurraldearen arrisku natural nagusia, hau da, kostu osoaren % 80.
2022/07/21
Landa InguruneaForu erakundeak 735.410 euroko laguntza eta aholkularitza teknikoa emango ditu proiektu horiek garatzeko, belaunaldi aldaketa xedetzat hartuta.
2022/07/20
AzpiegiturakHamar bihurgunetan sei metro zabalerako plataforma lortzeko jardunak egingo ditu ezpondak handituaz edota betelanak eginez eta errepide bazterrean dauden euste elementuak atzeratuz. Bizkaiko Aldundiarekin lanean ari dira Kanpazar gaineko bidegurutzeari ikusgaitasun handiagoa eta, beraz, segurtasun handiagoa emateko.
2022/07/20
Gizarte PolitikaBi erakundeek hitzarmena sinatu dute behar berriei batera erantzuteko, zainketen tokiko ekosistema bat bultzatuz. Gainera, eguneko zentroa eta tutoretzapeko apartamentuak herrigunera eramango dira.
2022/07/19
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, berriki Donostian gertatu diren bi sexu erasoak irmoki salatu eta arbuiatu nahi ditu. Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi die sexu eraso horiek pairatu dituzten emakumeei, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.