Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

20

2022/04/01

Kirolak

Kultura eta Kirol Departamentuak, Harkaitz Millan diputatua buru duela, eskola-kirola bihar, larunbata, apirilak 2, 14:00ak arte etetea erabaki du, elur-arriskuagatiko alerta laranjaren iragarpen meteorologikoa dela eta.

Egungo egoeraren aurrean, Markel Olanok berretsi egin du Aldundiak lurraldeko ekonomia-sarearekiko duen “konpromisoa eta konfiantza”.

2022/03/31

Kultura

Nazioarteko beka, bikaintasunean prestatzeko arte ederrei eta beste kultura-ondasun batzuei buruzko kontserbazio eta zaharberritze jasangarrian.

2022/03/31

Ingurumena

2021eko birziklatze tasa % 55,32koa da, aurreko urtean baino ia puntu bat gehiago, eta gaikako bilketa, lehen aldiz, % 60tik gorakoa da 2021ean, pandemiaren bigarren urtean.

2022/03/30

Ogasuna

Autonomoei eta krisiak gehien kaltetu dituen sektoreei laguntzera zuzendutako neurriak aplikagarri izango dira hasi berri den kanpainan.

2022/03/30

Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak eta Paul Liceaga Adegiko zuzendari nagusiak jardunaldi bat inauguratu dute Ascongi Gipuzkoako eraikitzaileen elkartearekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren pleguetan lehen aldiz sartuko diren irizpide jasangarriak ezagutarazteko.

2022/03/29

Kultura

Kulturako Departamentuak, Ur mara museoak eta Alkizako Udalak Ur mara egonaldiak ekimenaren bigarren edizioa aurkeztu dute.

2022/03/29

Ingurumena

Ingurumen Departamentuak eta CEIT zentro teknologikoak lankidetza hitzarmen berri bat sinatu dute, industria teknologikorako balio handia duten lur arraroetatik eratorritako elementuak berreskuratzeko.

Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano diputatu nagusiek aurreratu dituzte hiru erakundeen artean adostutako neurriak, langile autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak kalte ekonomikoetatik babestea helburu dutenak.

Enpresa erakusleen % 57 EAEtik kanpoko lurraldeetatik eta Europatik datoz. MUBIL erakundeak Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin bultzatutako mugikortasun jasangarriaren industriaren azoka apirilaren 27an eta 28an egingo da Ficoban.

2022/03/28

Lankidetza

Ukrainan haurren lehen beharretarako eta babeserako ondasunak erosi eta bidaltzeko.

2022/03/25

Kirolak

Ekitaldian M Manifestua zabaldu da, emakumeek haien burua aintzat hartzeko eta mugitzeko arrazoiei eusteko manifestua.

2022/03/25

Ingurumena

Gipuzkoako hainbat pertsona esanguratsuk «ITZALI ARGIA» ekintza babestu dute, «Planetaren orduarekin» bat egiteko dei eginez.

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, talde industriala osatzen duten zortzi kooperatibetako ordezkariei eman die saria, Arrasateko Kulturolan egindako ekitaldi batean.

2022/03/24

Gobernantza

Bihar egingo da Feel My Way Kooperatibak antolatzen duten eta gazteei zuzenduta dagoen Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruko lehiaketaren ospakizuna. 15 talde eta 245 nerabek hartuko dute parte bertan.

2022/03/24

Kultura

Millan: «Kulturak gizarte aske eta kritiko bat garatzeko duen potentziala garapen eta aurrerapen ekonomikorako laguntza bikaina dira».

Nazioarteko adituek, gazteek eta adinekoek gaur egungo munduaren ezaugarri nabarmenetako baten inguruan eztabaidatu eta hausnartu dute.

2022/03/24

Kirolak

Txuri Urdin taldeak larunbatean lortu zuen emakumezkoen izotz-hockeyko Ligako bere lehen titulua.