Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/03/24
Gizarte PolitikaGaixotasun mentala duten pertsonek kudeatutako nekazaritza ekologikoko Karabeleko finkaren proiektua da 2022an sustatutako 319 programetako bat, gaur goizean Maite Peña diputatuak bisitatu duena.
2023/03/24
MugikortasunaRafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak Donostia eta Irun elkartuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako bidearen informazio azterlana aurkeztu du gaur. Ia 10 kilometro luzeko azpiegitura horrek, Europako ardatza eta Atlantikoko korridorea konektatzeaz gainera, Donostialdea eta Bidasoa eskualdea ere lotuko ditu. Herritarrek luzaroan eskaturiko proiektu horrek mugikortasun erabilgarria eta segurtasuna lehenesten ditu. Lanak egiteko sei urte inguru beharko dira bidearen zortzi tarteetan, eta 22 milioi eurotik gora bideratuko dituzte.
Aldundiak erakunde arteko mahai bat jarri du abian indarkeria matxistaren aurreko arreta jorratzeko eta koordinatzeko; zazpi udal, mankomunitate bat, Eusko Jaurlaritza, Fiskaltza, Epailetza eta Abokatuen Elkargoak osatzen dute mahaia.
2023/03/23
MugikortasunaRafaela Romero Mugikortasun foru diputatua, saileko zuzendaria den Ander Iturrirekin batera, Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako institutuan izan da gaur. Bertan, galdaragintza eta soldadurako gradu ertaineko ikasleek cargo social bizikleta elektrifikatuen hiru eredu berriak aurkeztu dituzte Gurpil Artea elkarteak bultzatutako proiektuaren barruan.
2023/03/23
IngurumenaAltza eta Intxaurrondoko 100 familia komunitate energetiko hiritar berriaren onuradun izango dira, Garberak plaka fotovoltaikoak instalatzeko utzi duen azalerari esker.
2023/03/23
IngurumenaPlanetako zenbait eremutan klimaren bilakaera eta paisaien eta bizitzaren hauskortasuna erakusten dira hirurogeita hamar irudi zirraragarritan.
2023/03/22
KirolakGipuzkoan, pertsona ez-aktiboen % 33 emakumeak dira, eta % 25 gizonak. EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak egindako azterlanaren arabera, 30 eta 50 urte bitarteko emakumeak bereziki ez-aktiboak dira. Arrazoi nagusia denbora falta da.
2023/03/22
IngurumenaEitzagako ibarbidearen urbanizazio proiektuak gaur egun intubatuta dagoen erreka-zati bat azaleratuko du, ingurunea naturalizatuz eta ibarbidea ingurumenaren aldetik berreskuratuz.