Gaia - Lankidetza - burukoa

Lankidetza eta Giza Eskubideak>

Lankidetza eta Giza Eskubideak

Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

Gaien bilatzailera esteka

Gaia - Lankidetza - estekak

Eduki publikatzailea

Erlazionatutako albisteak

Goizane Álvarez, Cultura Democrática, Kultura Demokratikoa...

2024/07/08

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Ramón Rubial Fundazioak Florencio Iracheta Quilez eta Guillermo Torrijos Goyarzuren biografiak "justizia eta memoria demokratikoko" ekintza gisa aurkezten dituzte

Ramon Rubial Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak "Florencio Iracheta Quilez" eta "Guillermo Torrijos Goyarzu"ren biografiak aurkeztu dituzte astelehen honetan Gipuzkoako Foru Aldundian egin den prentsaurrekoan. Kultura zuzendari María José Telleriak ondoan izan du Pedro Barruso Barés, II. Errepublikaren, Gerra Zibilaren eta lehen frankismoaren garaiko Euskal Herriko Historia Garaikidean espezializatutako irakasle doktorea. Ramón Rubial Fundazioko presidenteorde Blanca Roncalek ere parte hartu du aurkezpenean.

Gipuzkoako Foru Aldundia...

2024/06/14

200 gaztek eman diote amaiera Aniztasunetik Eraikiz proiektuari, festa handi batean

Aniztasuna aldarrikatuz, Gure Zirkuan amaitu da Aniztasunetik Eraikiz programaren hiru urteko ibilbidea. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako proiektua da, eta lurraldeko zazpina ikastetxek eta gizarte erakundek hartu dute parte.

Gipuzkoako Foru Aldundia...

2024/04/26

Gipuzkoan harrera integral komunitarioa lantzeko gida aurkeztu die Aldundiak lurraldeko udalei

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aniztasuneko II Foru Planaren testuinguruan landutako gidak helburu du kulturarteko esku-hartze eta harrera komunitarioak gauzatzeko irizpideak jaso eta zabaltzea.