Gaia - Errepideak - burukoa

Errepideak, Garraioak eta Mugikortasuna

Errepideak, Garraioa eta Mugikortasuna

Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

Gaien bilatzailera esteka

Gaia - Errepideak - estekak

Intereseko estekak

Eduki publikatzailea

Erlazionatutako albisteak

Azahara Domínguez diputatuaren garraio publikoaren irisgarritasuna hobetzeko bilera....

2024/07/17

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua garraio publikoko emakidadunekin, gizarte-elkarteekin eta erabiltzaileekin bildu da, irisgarritasuna hobetzeko

Azahara Dominguez diputatuak bilera bat egin du Aldundiaren GUNEA espazioan aniztasun funtzionala duten Lurraldebuseko erabiltzaileekin eta Ackesible, Gene, Kemen, Andade, Once, Zahartzaroa, Ademgi, Goyeneche Fundazioa, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, Adela, Gautena, Anaidia, Konporta eta Atece Gipuzkoa elkarteetako ordezkariekin. Irisgarritasunari eta gaur egun hobetu beharreko arlo nagusiei heldu ahal izan die bertan.

Azahara Domínguez diputatuak Irizar enpresaren Ormaiztegiko lantegia bisitatzen...

2024/07/16

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Irizar enpresaren Ormaiztegiko lantegia bisitatu du, eta in situ ezagutu ditu Gipuzkoako enpresa honek Lurraldebusentzat egiten ari den autobusak

Guztira, 17 ibilgailu sartuko dira enpresa emakidadunetan datozen hilabeteetan, eta araudi berriak ezartzen dituen segurtasun-elementu berri guztiak izango dituzte. Gainera, efizienteagoak izango dira, kutsadura murriztuko da eta bidaiarien erosotasunaareagotuko da.

Azahara Domínguez diputatua Cristina Lagé Berdintasuneko zinegotziarekin Donostiako Emakumeen Etxearekin bileran....

2024/07/12

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez eta Donostiako Berdintasuneko zinegotzi Cristina Lagé Donostiako Emakumeen Etxearekin bildu dira, aliantzak egiteko Lurraldebusen indarkeria matxistaren aurkako protokoloaren lanketaren prozesuan

Topaketa Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua Lurraldebusen autobusetan indarkeria matxistaren aurkako lehen protokoloa abian jartzeko egiten ari den harremanen esparruan egin da.