Gipuzkoako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea digitalizatzeko prozesua bultzatzea eta indartzea, sektore horien ekonomia eta enplegua suspertzeko funtsezko bideetako bat den aldetik.
Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintza sektoreetan COVID-19ak eta Espainiako Estatuaren alarma egoeraren deklarazioak eragindako kalte eta galera ekonomikoak konpentsatzea.
Dirulaguntzak emango dira dokumentu hauek idazteagatiko gastuetarako: industria-eremuak berreskuratzeko eta berroneratzeko azterlanak, eta industria-eremu hondatuen urbanizazioa hobetzeko proiektuak.
Dirulaguntza hirigintzako dokumentu hauetarako izango da: urbanizazio proiektuak edota eraikuntza ordenantzak eta garapen-plangintzako dokumentuak eta plangintza orokorraren aldaketak.