Nekazariak eta abeltzainak konpentsatzeko dirulaguntzak, nekazaritzako ekoizpenak mendi guneetan edo beste muga naturalak dituzten guneetan edukitzeak dakartzan gastu eta diru sarreren galerengatik.
Nekazaritza ustiategietan nekazaritza eta ingurumenaren eta klimaren konpromisoak edo konpromiso ekologikoak borondatez hartzen dituzten nekazarientzat dirulaguntzak.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako Garapen Zentroa, baserritar, nekazal kooperatibei, elkarteei, administrazio eta instituzio ezberdinei zerbitzuak ematen dizkiena.
Lagungarriak izango bai Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planaren barruan dauden aseguru lerroetako polizak, bai Planean sartuta ez dauden aseguru poliza kolektiboak ere, baldintza batzuekin.
Nekazaritzako ustiategia, Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatzea, datuak aldatzea edo baja ematea, baita lehentasunezko nekazaritzako ustiategi-ziurtagiria eskatzea ere.
Diru laguntzak jasotzeko, nekazaritza elkarteek legez eraturik egon behar dute, ordezkapeneko zerbitzuak eman behar dituzte eta baldintza jakin batzuk bete behar dituzte.