Dokumentu historikoak konpultsatzeko zerbitzua: baldin eta dokumentuen kontserbazio egoerak kopiak egiteko aukera ematen badu, eta haien edukiak legezko kontsulta murrizketarik ez badu.
Gipuzkoako Artxibo Orokorreko eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko barneko edo kanpoko espazioak hirugarrengo bati lagatzea, solasaldiak, aurkezpenak, ospakizunak, elkarrizketak... egiteko.
GFAri eskatzea bere jabetzako edo kudeaketako ondare dokumentuak lagatzeko aldi baterako erakusketetarako edo museo espazioetarako (Artxibo Orokorrean edo Probintziako Artxibo Historikokoan daudenak).
Dokumentuak aurrez aurre kontsultatzeko zerbitzua, baldin eta dokumentuen kontserbazio egoerak horretarako aukera ematen badu edo dokumentuen edukiak kontsultarako legezko murrizketarik ez badu.
Ondareari buruz indarrean dagoen araudia betez, nahitaezkoa da Gipuzkoako lurraldean aurkitzen den material arkeologikoa eta/edo paleontologikoa Gordailuan entregatzea.
Gordailuari edo foru museo bati ondare interesa duten objektuak (interes etnografikoa edo artistikoa) inolako kontraprestazio ekonomikorik gabe emateko eskaintza.