Jaialdi, ziklo, lehiaketa, erakusketa eta arte historia eta ondare izaerako ospakizunei, nahiz kultura gaiak hartzen dituzten beste hainbat alorri bideratutako diru laguntzak.
Diru laguntza hauen helburua da jarduera programa egonkorrak (Gipuzkoako kulturaren alorrean finkatuta dauden programak) dituzten irabazi asmorik gabeko kultur entitateak diruz laguntzea.
Gipuzkoako ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako Kultura Eskola katalogoko arte eta kultur jarduerak ikastetxeetan antolatu eta gauzatzeko.
Proiektu puntual hauek urteko programa baten barruan sartu gabekoak izan behar dute. Hasiera eta bukaera programatua eta helburu zehatza dutenak, luzera begirako garapenik gabe.
Honen helburua kultura sektorearen gaitasunak indartzea eta garatzea da, hirigune handietatik haratago sare sendoa lortzeko eta, horrela, lurraldean kultura jarduera handitzen laguntzeko.