CAD zerrendako herrialdetan (Afrika salbu) giza garapen berdin eta iraunkorra sustatzera eta baztertze arrazoien kontra borrokatzera bideratutako lankidetza proiektuak gauzatzeko.
Proiektu hauek gizartearen baitan kontzientzia kritikoa sortzeko tresna egokia dira, erantzunkidetasun eta hiritartasun unibertsaleko ideiatik abiatuz.
Diruz laguntzea ondasunak erosi edota garraiatzeko, hala nola, pertsonak eramateko, baldin eta ekintza horien xedea herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea bada.
Garapenerako Laguntza Batzordeko zerrendako herrialdeetan ekintza humanitarioak egitea, edo natur hondamendien eraginez edo gatazka armatuen ondorioz sortutako larrialdiko premiei erantzutea.
Diru laguntzen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko irabazi asmorik gabeko erakundeek giza eskubideak eta aniztasunean bizikidetza defendatzeko eta hedatzeko proiektuak gauzatzea.
Diru laguntzen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalek eta Tokiko Garapen Agentziek udal proiektuak gauzatzeko aniztasunean bizikidetzaren gaietan.