Diruz lagundu daitezkeen jarduketak prototipoak egiteko fasean edo industrializazio eta merkaturatze fasean dauden produktu eta zerbitzuak ezartzeko izango dira, espezializazio nitxo jakin batzuetan.
Dirulaguntzen xede diren jarduerak: Arreta eta zaintzarako tokiko ekosistemak sortzea eta bultzatzea; Erreferentziazko egoitza/zentroetan esperientzia pilotuak diseinatu eta ezartzea; etab.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra erraztuko duten eta Gipuzkoako enpresetan berdintasun hori lortzeko oztopoak ezabatuko dituzten baldintzak sustatzea.