Ekosistema bat eta antolaketa ingurune batzuk sustatzea, inplikazio erantzunkidea eta partekatua duten alderdi guztien artean: pertsonak, enpresa eta lurraldea.
Gipuzkoan pertsonetan oinarritutako enpresa eredu parte-hartzaileagoak sustatzea, enpresetan pertsonen partaidetza aktibo, eraginkor eta erantzunkide baten bitartez.
Abian jartzea estrategiak, testuinguruak eta dinamikak funtsezko gaitasunak eta ahalmenak eskuratzeko eta garatzeko, bai eta antolaketari lotutako ikaskuntza eta bizitza osoko ikaskuntza ere.