Neurri babesleak eta zuzentzaileak ezartzeko txostena eskatzea Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorrari. 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat nahitaezkoa izango da; besteentzat, aukerakoa.
Obra Hidraulikoetako proiektuei buruzko informazio publikoa ematea, interesa duten pertsonek eta herritarrek oro har egoki deritzen alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.
Degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko jarduketak eta proiektuak egiteko gauzazko laguntzak.
Diruz lagungarri izango dira itsasertzeko, ibaietako eta lehorreko espazioetan sakabanatuta dauden zaborren pilaketa fokuak garbitzea eta zaborrak kontrolik gabe ez isurtzeko elementuak jartzea.