Degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko jarduketak eta proiektuak egiteko gauzazko laguntzak.
Diruz lagungarri izango dira itsasertzeko, ibaietako eta lehorreko espazioetan sakabanatuta dauden zaborren pilaketa fokuak garbitzea eta zaborrak kontrolik gabe ez isurtzeko elementuak jartzea.
Ingurumen arloari eta 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuei lotuta hezkuntza, prestakuntza eta sentsibilizazioa helburutzat dituzten proiektuetarako, ekipamenduetarako eta instalazioetarako.