Gipuzkoako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea digitalizatzeko prozesua bultzatzea eta indartzea, sektore horien ekonomia eta enplegua suspertzeko funtsezko bideetako bat den aldetik.
Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintza sektoreetan COVID-19ak eta Espainiako Estatuaren alarma egoeraren deklarazioak eragindako kalte eta galera ekonomikoak konpentsatzea.
Dirulaguntzak emango dira dokumentu hauek idazteagatiko gastuetarako: industria-eremuak berreskuratzeko eta berroneratzeko azterlanak, eta industria-eremu hondatuen urbanizazioa hobetzeko proiektuak.
Dirulaguntza hirigintzako dokumentu hauetarako izango da: urbanizazio proiektuak edota eraikuntza ordenantzak eta garapen-plangintzako dokumentuak eta plangintza orokorraren aldaketak.
Dirulaguntza jaso ahalko dute: gizarteratzeko ibilbide integratuak lantzen dituzten programak, enplegu eta prestakuntzako programak, lurraldean laneratzeko enpresak sortzen eta mantentzen laguntzea…
Dirulaguntzak Gipuzkoako Foru Aldundiak hondartzak garbitzeko zerbitzua modu koordinatuan ematen dien kostaldeko udalei, horretarako egindako kontratazioa bitarteko dela.
Gipuzkoako Lurralde Historikoan eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak abian jartzeko dirulaguntzak, energia-komunitateen edo herritarren energia-kooperatiben araubidean.