Diru laguntzaren xedea da egoera eta arazo sozial jakin batzuekiko prebentzio eta sentsibilizazio programak egitea, Gizarte Politikako jardueren eremuan.
Gizarte esku hartzean edota entitateen eta zerbitzuen kudeaketan berrikuntza sustatzen duten proiektuak; orobat, identifikatu gabeko behar sozialak identifikatzen eta neurtzen lagunduko dutenak.
Desgaitasuna duten pertsonentzat egoitza zentro bat edo etxebizitza zerbitzu bat (bizileku balioaniztunak, elkarbizitza-unitateak, etxebizitza babestuak edota talde etxeak) eskatzeko eskaera.
Orientazio juridikoko prestazioa da, eta informazioa nahiz orientazioa ematen ditu indarkeria matxistak eragindako egoerei aurre egiteko eta konpontzeko, betiere tresna juridikoak erabilita.