Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Hitzaldia. Marineros del destino universal. El fascismo en Guipúzcoa (1933-1945), K.I. Fernández Redondo

2023/10/10 19:00 - 20:45

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialarien Elkarteak, antolatutako hitzaldia, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloan barneratuta:

Marineros del destino universal. El fascismo en Guipúzcoa (1933-1945)

Faxismoa Europan XX. mendearen lehen herenean sortu zen mugimendu politiko bat izan zen, eta Espainian nahiz Euskal Herrian aurkitu zuen lekua. Izan ere, esan daiteke –tradizionalki esan denaren aurka–, eskualde hau ez zela haren erakargarritasunerako iragazgaitza izan; aitzitik, Euskal Herriak funtsezko zeregin bat izan zuen Espainiako faxismoaren garapenean. Hitzaldi honetan, Gipuzkoako proiektu politiko faxistaren ibilbidea errepasatuko dugu, intelektualen talde baten eskutik agertu zenetik erregimen frankista instituzionalizatu zen arte. Une paradoxiko horretan, faxismoak ezin izan zuen Estatua bere kabuz konkistatu, eta, ondorioz, botere eta eragin kuota batzuk izan zituen, inoiz beste era batera lortuko ez zituenak.

Karlos Iñaki Fernández Redondo (Barakaldo, 1985) Historia Garaikidean doktorea da EHUn (2019). UPV/EHUko Valentín de Foronda Gizarte Historiako Institutuko kide da, eta nagusiki faxismoaren kultura politikoarekin eta indarkeria politikoarekin lotutako gaiei buruzko hainbat argitalpen egin ditu, nazionalak zein nazioartekoak. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren doktoratu ondoko beka bati esker, Università di Padova unibertsitatean dago, gerra zibiletan indarkeria praktikatzeari buruzko ikerketa proiektu bat garatzen.

Partaideak: Karlos Iñaki Fernández Redondo (hizlaria), Álvaro Aragón Ruano (moderatzailea)

(Hizkuntza: gaztelania)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK