Ekitaldia
Antzezlana. Mundua pitzatuta dago, baina han gabiltza oinez
2023/12/16 10:00 - 12:00
9 eta 12 urte bitarteko haurrentzako antzezlana, Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Tanttaka Teatroak antolatua:
Mundua pitzatuta dago, baina han gabiltza oinez
Alabarekin komunikatzen asmatzen ez duen aita batek egunero agur
esaten dio, balkoitik paperezko hegazkin bat jaurtiz. Hegazkinetan
idatzitako mezuen bidez, aitak bere alabari misio literarioak agintzen
dizkio, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu beharko
dituenak, eta horrek liburuen eta bizitzaren arteko lotura aurkitzera
eramango du.
Urte asko geroago, jada idazlea den neskatoa liburutegira
itzuliko da bere lehen liburuan islatu duen esperientzia iniziatiko
hura kontatzera.
Aktoreak: Miren Arrieta, Sara Cozar, Asier
Hernández. Zuzendaritza: Fernando Bernués.
Gidoia: Harkaitz Cano.
(Hizkuntza: euskara)
Beharrezkoa da aurretik izen ematea esteka honetan eta
KM Kulturunetik baieztapena jasotzea.
Bi emanaldi, 10:00etan eta 12:00etan.
Lekua: KM
Kulturunea, Santa Teresa Klaustroan (sarrera
GAZTELUBIDE kaletik).
Donostia
Agenda KMK