Ekitaldia
Solasaldia. Cartas desde el futuro: trabajo y utopía
2024/04/08 19:00 - 21:00
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako solasaldia, "Mintza Lagun diálogos" zikloaren barruan:
Cartas desde el futuro: trabajo y utopía
Elkarrizketaren abiapuntua Luis López Carrascoren El desierto
Blanco eleberria izango da (2023ko Herralde de Novela saria).
Eleberri distopikoa da, etorkizun oso kezkagarri eta ia izugarri bati
buruzkoa, eta orainaldi prekarioari buruz hitz egiteko balio du.
Fikzio horrek lan prekarietateari, bizi garen munduari eta kapitalismo
hiperkontsumistaren ankerkeriari buruzko hausnarketa ahalbidetuko du.
Luis López Carrasco zinegilea eta idazlea da. Los
Hijos ikus-entzunezkoen kolektiboaren sortzaileetako bat da. Zuzendari
gisa egindako lana nazioarteko jaialdi askotan eta Espainiako hainbat
hiritako arte garaikideko zentroetan proiektatu izan da, baita
Londresen, Manchesterren, Parisen eta New Yorken ere. Haren azken
filma, El año del descubrimiento, Rotterdameko Nazioarteko
Zinemaldian estreinatu zen, eta Estatuko eta nazioarte mailako sari
ugari irabazi ditu, besteak beste, Goya sariak, film dokumental
onenari eta muntaia onenari.
Partaideak: Luis López Carrasco; Gonzalo Torné
(Hizkuntza: gaztelania)
Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK