Ekitaldia
Oztopo lasterketa "Denontzat Race"
2024/04/07 10:00 - 12:30
Irteera eta helmuga San Juan plazan egongo dira, eta 10:00etan hasiko da ekitaldia. Amaitzeko orduari dagokionez 15:00ak inguruan izango dela kalkulatzen da.
Hau da lasterketaren dinamika:
Irteeren ordutegia:
10:00 Txanda herrikoiaren irteera.
11:00 Elitezko gizonezko lehiakideen txandaren irteera.
11:10 Elitezko emakumezko lehiakideen eta adin-taldeen irteera.
11:20 Elitezko gizonezko lehiakideen adin-taldeen txandaren irteera.
Aukera badago, haurrentzako txanda bat ere antolatuko da, 13:30etan irtenda.
Hiru ibilbideetan, parte-hartzaileek askotariko oztopoak gainditu beharko dituzte, hala nola hondar-zakuak, labirintoak, soka bertikalak, hormak, rokodromoak edo oreka mantentzeko erronkak, besteak beste. Txanda lehiakorrerako berrogeita hamar bat oztopo instalatuko dira.