Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Erakusketa inaugurazioa. Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora.

2024/06/14 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak eta Dock of the Bay jaialdiak antolatutako disko aurkezpena eta erakusketa inaugurazioa:

Gorka Urbizuren Hasiera bat disko aurkezpena

Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora erakusketa inaugurazioa

Berri Txarrak-en 25 urte aritu ostean, Gorka Urbizuk bakarkako bideari ekin dio Hasiera Bat disko gordin eta soila plazaratuta. Honen inguruko erakusketak leiho txiki bat irekitzen digu, kantuaren muinerako bidaia intimo hau gertuagotik ikus dezagun. Ibai Arrieta del Picoren begirada fotografiko sentibera eta Alexander Cabeza Trigg zinemagilearen 16mm-ko filmak tarteko, Janela erakusketak Lleidako Teatre de Ca l’Eril estudioan emandako sorkuntza prozesuan murgilduko gaitu. Horren emaitza biribiltzen den unea jasotzen da ere: lehendabiziko zuzenekoak eta musikarien arteko magia, kantu jaioberriak entzuleekin estrainekoz partekatzeko une berezian.

Partaidea: Gorka Urbizu

(Hizkuntza: euskara)

Sarrera Gaztelubide kaletik izango da.

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK