Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldekoaren Arloko Plana

Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Sarea Gipuzkoan herri arteko motorrik gabeko mugikortasuna garatzeko azpiegituren sarea da. Sareak Gipuzkoako eskualde guztiak zeharkatuko ditu, beren herri nagusienak lotuz, eta inguruko lurraldeekin loturak ezarriz.

Bere helburu nagusia hiribarneko eta hiri inguruko eguneroko bizikletariei, joan-etorrietarako nahiz aisialdi edo turismorako bizikleta erabiltzen dutenei. Oinezkoen aisialdirako aukerak ere ematen die, batera erabiltzeko eta banantzeko hainbat soluzio emanda.

Planaren izapidetze prozesua 2013ko ekainaren 5ean bukatu zen, Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartu zutenean, 7 urte iraun zuen aurrerapen, behin-behineko eta behin betiko faseak gainditu ondoren.

Horrela, Gipuzkoako bizikleta bideen sarea behin betiko zehaztu eta programatu da, 430 km-koa eta 9 ibilbideetan zatituta. Azkenik, esan beharra dago planak definitzen duen azpiegitura sarea ez dela berez helburua, eta hurrengo urteetan hartzen joango den beste xede handiagoa lortzen lagundu behar du. Xede hori ondokoa litzateke: Bizikleta Sistema Orokor bat egituratzea, bizikleta eta bizikleta bideen erabilera sozializatzera bideratuta Gipuzkoako herritarren hiribarneko eta hiriarteko garraio aktiborako. Baina helburu hori ezinezkoa izango litzateke, elkarrekin lotuta dauden eta etengabe garatzen ari diren hainbat tresnarik gabe, jarduera eremu bat osatzen dutenak, alegia, zuzenbide araudia, Gipuzkoako Bizikletaren Kontseilua, Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia, bizikletaren erabilera bultzatzeko programak eta komunikazio atala.

 

Dokumentuak

A dokumentua: Memoria

B dokumentua: Araudia

C dokumentua: Antolamendu-planoak

D dokumentua: Ingurumen Iraunkortasunaren Txostena

E dokumentua: Plangintzarekiko Eraginak

F dokumentua: Parte-hartze publikoa

G dokumentua: Sintesia

Behin betiko planaren onarpena