Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu Olaberriako jaiak direla eta

Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, herriko jaiak direla eta, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak egongo dira ostiraletik larunbaterako gauean, baita larunbatetik iganderako gauean ere. Igandean GO03 linea indartuko da

#language('DGN-THE-viewImage') Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu Olaberriako jaiak direla eta

Asteburu honetan ospatuko diren Olaberriako jaiak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu.

Azahara Dominguez diputatuak asteazken honetan azaldu duenez, ekainaren 21ean, zerbitzu bereziak egongo dira 22:00etan eta 22:35ean aterako da Ordiziatik (Garagartza), eta 22:25ean eta 23:00etan iritsiko dira Olaberriara, hurrenez hurren. Bestalde, Olaberritik 2: 00etan, 2: 45ean eta 3: 25ean irtengo dira, eta Ordiziara 2: 25ean, 3: 15ean eta 3: 55ean iritsiko dira, hurrenez hurren.
Larunbateko zerbitzue bereziei dagokienez, 20:00etan, 21:00etan eta 21:50ean irtengo dira Ordiziatik, eta 20:25ean, 21:35ean eta 22:15ean iritsiko dira Olaberriara, hurrenez hurren. Halaber, Olaberritik abiatuko dira 23:30ean eta 00:10ean, eta Ordiziara iritsiko dira 00:00etan eta 00:40ean, hurrenez hurren.
Azkenik, igandean, hilak 23, GO03 linea indartuko da (Beasain-Olaberria-Lazkao).

 “Aurrekoetan egin dugun bezala, errefortzu horiek zerbitzua hobetzeko aukera emateaz gain, Olaberriara jai hauetaz gozatzera joaten diren pertsonek garraio publikoko zerbitzu jasangarri, eroso, seguru eta irisgarria izatea ahalbidetzen digutela uste dugu. Azpimarratu behar da pertsona askorentzat garraio publikoa dela joan-etorriak egiteko duten bide bakarra, eta aisialdirako sarbidea ere bermatu behar diegu. Era berean, pertsona gehiagok ibilgailu pribatua etxean utz dezaten laguntzen dugu, aisialdi momentuetan segurtasuna hobetuz”, adierazi du Azahara Domínguez diputatuak.

Bestalde, Jokin Garmendia Olaberriako alkateak "asteburu honetan Olaberriara hurbilduko diren pertsona guztiak garraio publikoa erabiltzera" gonbidatu ditu.