Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebusen gaueko zerbitzua jarriko du ostiraletik larunbatera, Elgetako jaiak direla eta

Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, Elgetako jaiak direla eta, gaueko zerbitzuak egongo dira Antzuola eta Elgeta artean. Zerbitzuak 00:00etan, 1:00etan, 2:00etan, 4:00etan, 5:00etan eta 6:00etan irtengo dira Antzuolatik honako ibilbide hau eginez: Bergara (ordu eta hamar minututan), Elgeta (ordu eta 30 minututan), Bergara (ordu eta 45 minututan) eta Antzuola (ordu eta 55 minututan, salbu eta 2.55 eta 6:55ean autobusak Bergaran buelta emango baitu). Gainera, 3:10ean zerbitzu gehigarri bat egongo da Bergaratik. Zerbitzu guztiak saihesbidetik ibiliko dira.

#language('DGN-THE-viewImage') Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebusen gaueko zerbitzua jarriko du ostiraletik larunbatera, Elgetako jaiak direla eta

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Aurrekoetan egin dugun bezala, errefortzu horiek zerbitzua hobetzeko aukera emateaz gain, Elgetara jai hauetaz gozatzera joaten diren pertsonek garraio publikoko zerbitzu jasangarri, eroso, seguru eta irisgarria izatea ahalbidetzen digutela uste dugu. Azpimarratu behar da pertsona askorentzat garraio publikoa dela joan-etorriak egiteko duten bide bakarra, eta aisialdirako sarbidea ere bermatu behar diegu. Era berean, pertsona gehiagok ibilgailu pribatua etxean utz dezaten laguntzen dugu, aisialdi momentuetan segurtasuna hobetuz”. 

Ibon Untzetabarrenetxea, Elgetako alkatea: "Aurten ere gaueko autobus zerbitzua izango dugu Elgetako jaietan. Zerbitzu garrantzitsua da guretzat eta baita kanpotik datorren jendearentzat, izan ere, herriko jaietan, gozatu eta etxera seguru itzultzeko aukera eskaintzen baita. Errepideetako segurtasuna, erosotasuna eta trafikoak eta isuriak murrizteko autobus zerbitzua erabiltzea da onena”.

Elgetako jaiak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditu ostiraletik larunbaterako gauean.

Azahara Dominguez diputatuak astearte honetan adierazi duenez, gau horretan, 00:00etan, 1:00etan, 2:00etan, 4:00etan, 5:00etan eta 6:00etan aterako dira zerbitzuak Antzuolako Sagasti auzotik, eta honako ibilbide hau egingo dute: Bergara (ordu eta hamar minututan), Elgeta (ordu eta 30 minututan), Bergara (ordu eta 45 minututan) eta Antzuola (ordu eta 55 minututan, salbu eta 2:55ean eta 6:55ean autobusak buelta emango du Bergaran). Gainera, 3:10ean zerbitzu gehigarri bat egongo da Bergaratik. Zerbitzu guztiak saihesbidetik ibiliko dira.

“Aurrekoetan egin dugun bezala, errefortzu horiek zerbitzua hobetzeko aukera emateaz gain, Elgetara jai hauetaz gozatzera joaten diren pertsonek garraio publikoko zerbitzu jasangarri, eroso, seguru eta irisgarria izatea ahalbidetzen digutela uste dugu. Azpimarratu behar da pertsona askorentzat garraio publikoa dela joan-etorriak egiteko duten bide bakarra, eta aisialdirako sarbidea ere bermatu behar diegu. Era berean, pertsona gehiagok ibilgailu pribatua etxean utz dezaten laguntzen dugu, aisialdi momentuetan segurtasuna hobetuz”, adierazi du Azahara Domínguez diputatuak.

Bestalde, Ibon Untzetabarrenetxea alkateak adierazi du "aurten ere gaueko autobus zerbitzua izango dugu Elgetako jaietan. Zerbitzu garrantzitsua da guretzat eta baita kanpotik datorren jendearentzat, izan ere, herriko jaietan, gozatu eta etxera seguru itzultzeko aukera eskaintzen baita. Errepideetako segurtasuna, erosotasuna eta trafikoak eta isuriakk murrizteko autobus zerbitzua erabiltzea da onena”.