Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebusen gaueko zerbitzua jarriko du asteburu honetan, Zumarragako jaiak direla eta

Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, herriko jaiak direla eta, gaueko zerbitzuak egongo dira ostiral eta larunbat honetan. Irteerak orduro izango dira 23:30etik 5:30era Legazpitik eta 00:00etatik 6:00etara Zumarragatik.

#language('DGN-THE-viewImage') Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebusen gaueko zerbitzua jarriko du asteburu honetan, Zumarragako jaiak direla eta

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Beste herri askotan egiten ari garen bezala, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditugu asteburu honetan Zumarragako jaietara hurbildu nahi duten pertsona guztiek modu jasangarri, seguru eta erosoan egin dezaten. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa dela pertsona askok mugitzeko duten modu bakarra, eta, beraz, aisialdirako sarbidea ere bermatu behar diegu pertsona hauei”. 

Mikel Serrano, Zumarragako alkatea: "Asteburu honetan ospatuko diren Santa Isabel jaiak direla eta, etortzeko eta gure ospakizunez gozatzeko gonbitea luzatu nahi diegu guztiei. Zumarragara iristeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dugu. Gainera, gure gaueko zerbitzua indartu dugu, jaiez modu seguruan eta arduratsuan gozatu ahal izatea bermatzeko, autoaren erabilera saihestuz. Jai hauek elkarrekin konpartitzeko eta ospatzeko aukera bat izatea nahi dugu, arriskuak gutxituz eta gure ingurunearen iraunkortasunari lagunduz. Besoak zabalik itxarongo zaituztegu Santa Isabel jai ahaztezinak ospatzeko”.

Zumarragako jaiak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditu asteburu honetan.

Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, herriko jaiak direla eta, gaueko zerbitzuak egongo dira ostiral eta larunbat honetan. Irteerak orduro izango dira 23:30etik 5:30era Legazpitik eta 00:00etatik 6:00etara Zumarragatik.

“Beste herri askotan egiten ari garen bezala, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditugu asteburu honetan Zumarragako jaietara hurbildu nahi duten pertsona guztiek modu jasangarri, seguru eta erosoan egin dezaten. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa dela pertsona askok mugitzeko duten modu bakarra, eta, beraz, aisialdirako sarbidea ere bermatu behar dugu”, adierazi du Azahara Domínguezek.

Bestalde, Mikel Serrano alkateak adierazi du: "Asteburu honetan ospatuko diren Santa Isabel jaiak direla eta, etortzeko eta gure ospakizunez gozatzeko gonbitea luzatu nahi diegu guztiei. Zumarragara iristeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dugu. Gainera, gure gaueko zerbitzua indartu dugu, jaiez modu seguruan eta arduratsuan gozatu ahal izatea bermatzeko, autoaren erabilera saihestuz. Jai hauek elkarrekin konpartitzeko eta ospatzeko aukera bat izatea nahi dugu, arriskuak minimizatuz eta gure ingurunearen iraunkortasunari lagunduz. Besoak zabalik itxarongo zaituztegu Santa Isabel jai ahaztezinak ospatzeko”.