Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebusen zerbitzu berezia jarriko du ostiral honetan, Aramako Idi-pest jaialdia dela eta

Azahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, herriko Idi-pest jaialdia dela eta, zerbitzu bereziak egongo dira: 19:30ean abiatuko da Zaldibiatik (Erdialdea), 19:40ean Ordiziatik (Renfe), 19:50ean Itsasondotik (Erdialdea), 20:00etan Legorretatik (Erdialdea) eta 20:15ean Aramara iritsiko da. Itzultzeko, autobusa 1:00etan abiatuko da Aramatik eta 1:10ean igaroko da Ordiziatik (Renfe), 1:20an Zaldibiatik (Erdialdea), 1:30ean Itsasondotik (Erdialdea) eta 1:35ean Legorretara (Erdialdea) iritsiko da.

#language('DGN-THE-viewImage') Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebusen zerbitzu berezia jarriko du ostiral honetan, Aramako Idi-pest jaialdia dela eta

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Beste herri askotan egiten ari garen bezala, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu ostiral honetan Aramako jaialdira hurbildu nahi duten pertsona guztiek modu jasangarri, seguru eta erosoan egin dezaten. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa dela pertsona askok mugitzeko duten modu bakarra, eta, beraz, aisialdirako sarbidea ere bermatu behar diegu pertsona hauei”. 

Aritz Insausti, Aramako alkatea: “Garraio publikoaren bitartez herrira etortzeko aukera izatea ezinbestekoa da, auto pilaketak ekidin, eta nahi duenak modu seguru eta erosoan egin dezan. Herri txikiek ere merezi dugu zerbitzu hau”.

Aramako Idi-pest jaialdia dela eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu ostiral honetan.

Azahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, herriko jaiak direla eta, zerbitzu bereziak egongo dira: 19:30ean abiatuko da Zaldibiatik (Erdialdea), 19:40ean Ordiziatik (Renfe), 19:50ean Itsasondotik (Erdialdea), 20:00etan Legorretatik (Erdialdea) eta 20:15ean Aramara iritsiko da. Itzultzeko, autobusa 1:00etan abiatuko da Aramatik eta 1:10ean igaroko da Ordiziatik (Renfe), 1:20an Zaldibiatik (Erdialdea), 1:30ean Itsasondotik (Erdialdea) eta 1:35ean Legorretara (Erdialdea) iritsiko da.

“Beste herri askotan egiten ari garen bezala, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu ostiral honetan Aramako jaialdira hurbildu nahi duten pertsona guztiek modu jasangarri, seguru eta erosoan egin dezaten. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa dela pertsona askok mugitzeko duten modu bakarra, eta, beraz, aisialdirako sarbidea ere bermatu behar dugu”, adierazi du Azahara Domínguezek.

Bestalde, Aritz Insausti Aramako alkateak esan duenez: “Garraio publikoaren bitartez herrira etortzeko aukera izatea ezinbestekoa da, auto pilaketak ekidin, eta nahi duenak modu seguru eta erosoan egin dezan. Herri txikiek ere merezi dugu zerbitzu hau”.