Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebusen gaueko zerbitzuak jarriko ditu uztailaren 23 eta 28 bitartean, Donostiako Jazzaldia dela eta

• Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, uztailaren 23, 24 eta 27ko gauetan E71 (Pasai Donibane-Donostia), E72 (Oiartzun-Donostia), E75 (Errenteria-Donostia) eta E77 (Hondarribia-Donostia) lineek udako larunbatetako ohiko ordutegiak izango dituzte; uztailaren 28tik 29ra bitarteko gauean, berriz, linea horiek jai-bezperetako ohiko ordutegiak izango dituzte; eta uztailaren 26tik 27ra bitarteko gauean, udako ostiraletako ohiko ordutegiak.

#language('DGN-THE-viewImage') Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebusen gaueko zerbitzuak jarriko ditu uztailaren 23 eta 28 bitartean, Donostiako Jazzaldia dela eta

E79 lineari dagokionez (Pasai San Pedro-Donostia), uztailaren 23tik 25ra eta 28tik 29ra bitarteko gauetan, autobusa 30 minuturo irtengo da San Pedrotik 23:00etatik 2:00etara, eta Donostiatik 23:15etik 2:15era. Ostiraletik larunbaterako gauean (uztailaren 26tik 27ra), ordu erdiro izango ditu irteerak Pasaiako noranzkoan 23:15etik 3:45era; Donostiarantz, berriz, 23:00etatik 3: 30era. Azkenik, larunbatetik iganderako gauean (uztailaren 27tik 28ra), linea horrek ordu erdiro irteerak izango ditu 23:00etatik 6: 00etara San Pedrotik, eta 23:15etik 6:15era Donostiatik.

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Jakin badakigu Jazzaldia udako ekitaldi nagusietako bat dela Donostian, eta jende asko hurbiltzen dela hiriburura egun horietan; horregatik, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jartzen ditugu jaialdi honetaz gozatzeko joan nahi duten pertsona guztien eskura, modu jasangarri, seguru eta erosoan mugitu ahal izateko. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa pertsona askok mugitzeko duten modu bakarra dela, eta, beraz, aisialdirako sarbidea ere bermatu behar dugu”. 

Olatz Yarza, Donostiako Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotzia: "Jazzaldia bezalako jaialdiei esker, Donostia erreferente da ekitaldiei dagokienez, eta horrek erakargarri bihurtzen du bere kultur eskaintzaz gozatu nahi duten lurraldeko pertsona askorentzat. Eta hori egiteko hirira iristeko modurik onena, zalantzarik gabe, garraio publikoa da, modurik erosoena, azkarrena eta iraunkorrena baita".

Donostiako Jazzaldia dela eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditu.

Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, uztailaren 23, 24 eta 27ko gauetan E71 (Pasai Donibane-Donostia), E72 (Oiartzun-Donostia), E75 (Errenteria-Donostia) eta E77 (Hondarribia-Donostia) lineek udako larunbatetako ohiko ordutegiak izango dituzte; uztailaren 28tik 29ra bitarteko gauean, berriz, linea horiek jai-bezperetako ohiko ordutegiak izango dituzte; eta uztailaren 26tik 27ra bitarteko gauean, udako ostiraletako ohiko ordutegiak.

Bestalde, E79 lineari dagokionez (Pasai San Pedro-Donostia), uztailaren 23tik 26ra bitarteko gauen artean, ordu erdiro izango ditu irteerak Pasaiako noranzkoan 23:15etik 3:45era; Donostiarantz, berriz, 23:00etatik 3: 30era. Larunbatetik iganderako gauean (uztailaren 27tik 28ra), linea horrek ordu erdiro irteerak izango ditu 23:00etatik 6: 00etara San Pedrotik, eta 23:15etik 6:15era Donostiatik. Azkenik, igandetik astelehenerako gauean (uztailaren 28tik 29ra), autobusa 30 minuturo irtengo da San Pedrotik 23:00etatik 1:00etara, eta Donostiatik 23:15etik 1:15era.

“Jakin badakigu Jazzaldia udako ekitaldi nagusietako bat dela Donostian, eta jende asko hurbiltzen dela hiriburura egun horietan; horregatik, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jartzen ditugu jaialdi honetaz gozatzeko joan nahi duten pertsona guztien eskura, modu jasangarri, seguru eta erosoan mugitu ahal izateko. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa pertsona askok mugitzeko duten modu bakarra dela, eta, beraz, aisialdirako sarbidea ere bermatu behar dugu”, adierazi du Azahara Domínguezek.

Bestalde, Olatz Yarza Donostiako Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak adierazi duenez, "Jazzaldia bezalako jaialdiei esker, Donostia erreferente da ekitaldiei dagokienez, eta horrek erakargarri bihurtzen du bere kultur eskaintzaz gozatu nahi duten lurraldeko pertsona askorentzat. Eta hori egiteko hirira iristeko modurik onena, zalantzarik gabe, garraio publikoa da, modurik erosoena, azkarrena eta iraunkorrena baita".