Abian da gazteentzako mikrokontakizunen lehiaketaren deialdia LUMAfest! jaialdiaren hirugarren edizioaren barruan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, hirugarren urtez jarraian, LUMAfest! Gipuzkoako gazte literaturaren eta gazte sorkuntzaren jaialdia antolatu du, irailaren 12, 13 eta 14an, Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan. Oraingo honetan, jaialdiak mikrokontakizunen lehiaketa bat izango du berriro, eta parte hartzeko epea gaur irekiko da, ekainak 3.

2024/05/31