Itzuli

"Ni naiz naizena" erakusketa

2023
Iraupena Egun bat baino gehiagoko prozesua
Hitz gakoak LGTBI+
Gaiak Giza eskubideak Sexu-afektibitate aniztasuna
Metodologia Baliabideak
Kolektibo hartzailea Publikoa
Proiektuaren hizkuntza Euskara Gaztelania

Argazki-erakusketa hau "Ni Naiz Naizena" web serieko kapituluen grabazioaren ondorioz sortu zen. Bertan, trans* pertsonek -beren testimonioen bidez-, beren egunerokotasunean aurre egin behar izan dieten erronkak eta zailtasunak ezagutarazi nahi dituzte. Web Serieko grabazioan ateratako argazkien bidez, Latinoamerikan eta Espainiako Estatuan trans* pertsonek bizi izan dituzten eta bizi dituzten eguneroko egoerak ezagutaraztea da argazki-erakusketaren helburua.

Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteen elkarlanetik aterata, gaur egun udal eta kultur-etxeetan edo erakusketa publikorako apropos diren guneetan epe batez erakustenko lagatzen dugu.

 

Proiektuaren helburuak

Arauz kanpoko generoetako pertsonen errealitateak eta nortasunak ikusaraztea eta normalizatzea.

Gehitu elkartea

Elkartea 1998an sortu zen, eta ehundaka pertsona biltzen ditu, honako helburu honekin: LGTBI+ kolektiboko pertsonen duintasunerako, berdintasunerako eta sexu-afektibitatearen garapen askerako oinarrizko eskubideak erabat aitortzea, bai eta sexu-orientazioagatik edo genero-identitateagatik egiten den legezko eta gizarte-diskriminazio oro amaitzea ere.

Entitatearen helburuak

Irabazi-asmorik gabeko elkartea gara, independentea, plurala eta demokratikoa, legez inskribatua eta erakunde publikoekin eta beste GKE batzuekin kolaboratzen duena, aurretik planteatutako helburua duten programak eta jarduerak kudeatzeko. Elkartea bazkide guztien kuoten eta jasotzen dituen dirulaguntza publikoen bidez finantzatzen da.
Jarduerak egiten ditugu eta ekimenak sustatzen ditugu LGTBI+ kolektiboaren defentsarako erabakigarriak diren guneetan, bereziki komunikabideetan, erakunde politikoen aurrean eta hezkuntzaren eremuan.
Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Interesexualen Estatuko Federazioko kide gara, Espainiako Estatuko elkarteekin batera. Bestalde, harreman estuak ditugu hainbat herrialdetako elkarteekin, eta, gainera, ILGAko (International Lesbian and Gay Association), CESIDAko (GIB-HIESaren Estatuko koordinatzailea, Estatu Espainiarreko GIBaren eta hiesaren herritarren mugimenduaren erakunde adierazgarriena, autonomia-erkidego guztietan presentzia duena), EGKko (Gazteriaren Euskal Kontseilua) eta ADIko (Iberiar Kirol Federazioa) kide gara.
Eusko Jaurlaritzak onura publikoko elkarte gisa aitortu zuen Gehitu 2006an (maiatzaren 2ko 88/2006 DEKRETUA). Gainera, Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Domina eman zion 2004an, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2009ko Giza Eskubideen Saria. Eremu kulturalagoan, LesGaiCineMad Madrilgo LGBT Zinema Jaialdiak Ohorezko Saria eman dio 2017ko edizioan Gehituk banatzen dituen Sebastiane Sariei.