Itzuli

Gizarte eta hezkuntza prestakuntza

2023
Iraupena Egun bat baino gehiagoko prozesua
Hitz gakoak Desgaitasuna Gazteak Immigrazioa Kultura-aniztasuna
Gaiak Bizikidetza Diskriminazioa Emakumeak Gaitasun desberdinak - Desgaitasuna Ijito-herria Kultura-aniztasuna Lanak - Zaintzak Migrazioa Sexu-afektibitate aniztasuna
Metodologia Aholkularitza / Erraztea Baliabideak Formazioa
Kolektibo hartzailea Publikoa
Proiektuaren hizkuntza Gaztelania

Ohitura, gizarte-trebetasun edo baliabide pertsonalik ez izateagatik autonomia pertsonalean nolabaiteko murrizketa izateagatik gizarte-bazterkeriako egoeran eta/edo arriskuan dauden pertsonekin esku hartzeko zerbitzu espezializatua.

Proiektuaren helburuak

Pertsonak gizarteratzera bideratutako esku-hartzea da, eta lanbideak ezagutzeko, alfabetatze digitalerako, trebetasun eta gaitasun pertsonal eta sozialak garatzeko talde-jarduerak eskaintzen ditu.

Erroak Sartu

ERROAK Gizarteratzeko Elkartea 1988ko uztailean sortu zen, pertsonei orientazioa, prestakuntza eta enplegua eskainiz eta beraien garapen pertsonala bultzatuz gizarteratzen laguntzeko asmoarekin.

Horretarako, zerbitzu sorta zabala eskaintzen dugu, zeinaren bidez pertsonek ibilbide bat egin dezaketen beraien premia eta interesetara egokituta.