Itzuli

Bat egin

2023
Iraupena Urtebetekoa
Hitz gakoak Desgaitasuna Giza eskubideak
Gaiak Gaitasun desberdinak - Desgaitasuna Giza eskubideak
Metodologia Baliabideak Formazioa Ikerkuntza
Kolektibo hartzailea Publikoa Teknikariak
Proiektuaren hizkuntza Euskara Gaztelania

Gizarte-kontzientziazioa. Hainbat jarduera diseinatu eta egiten ditugu gure balioak defendatzeko (inklusioa, irisgarritasun unibertsala, bizimodu independentea, diskriminaziorik eza, eskubideen ikuspegia, normalizazioa, aukera-berdintasuna, elkarrizketa zibila, parte-hartzea, etab.) eta gizarte osoarekin partekatzeko.

 

Proiektuaren helburuak

01: Gure eskubideak zabaltzea eta eskubide horien urraketa oro salatzea.

02: Jarduera-eremuetan garatzen ditugun ekintzak partekatzea.

03: Gizarteak gizarteratzearekin eta pertsona guztien aukera-berdintasunarekin duen konpromisoan eta konplizitatean aurrera egitea.

04: Desgaitasuna agenda politiko eta sozialean kokatzea, eta hori defendatzen ditugun printzipio eta ikuspegietatik egitea.

Elkartu

70. hamarkada hasieran Federazioaren oinarriak finkatu zirenetik aniztasuna onartu eta aintzat hartuko duen gizarte inklusiboa sortzeko saiakera da gurea, pertsona guztiak berdin tratatu eta aukera berdintasunean heziko dituen gizartea helburu.

Horretarako, gure jarduna oinarri berak dituzten lan-lerro ezberdinetan garatzen dugu (inklusioa, berdintasuna, normaltasuna, eskubideen ikuspegia, parte-hartzea, zeharkakotasuna, geure burua ordezkatzea, elkarrizketa- soziala, eta abar) bizitzako esparru ezberdinetara iristeko: irisgarritasun unibertsala, hezkuntza, lan-mundua edota bizimodu independentea.

Gure lan jarduna desgaitasun fisikoa duten pertsonengan proiektatzen dugu, baita familia, instituzio publiko edota pribatuengan. Finean, gizartea dugu jomuga.

 

Entitatearen helburuak