Itzuli

Formakuntza eta bidelaguntza

2023
Iraupena Egun bat baino gehiagoko prozesua
Hitz gakoak Diskriminazioa Gazteak Giza eskubideak Immigrazioa Kultura-aniztasuna
Gaiak Bizikidetza Diskriminazioa Emakumeak Gaitasun desberdinak - Desgaitasuna Giza eskubideak Kultura-aniztasuna Lanak - Zaintzak Sexu-afektibitate aniztasuna
Metodologia Aholkularitza / Erraztea Formazioa
Kolektibo hartzailea Adineko pertsonak (<65 urte) Elkarteak Gazteria (13-30 urte) Hezkuntza-eremua (Hezkuntza formala + Hezkuntza ez-formala) Teknikariak
Proiektuaren hizkuntza Euskara Gaztelania

Parte-hartze komunitarioko prozesuetarako prestakuntza eta laguntza.

Proiektuaren helburuak

Herri-hezkuntza feministatik abiatuta, gazteen kontzientziazioa eta gaitasuna areagotzea, gizartea indartzeko eta, ondorioz, gizartea eraldatzeko alternatiba parte-hartzaileak, bidezkoak eta solidarioak elkarrekin sortzeko subjektu protagonikoak izan daitezen.

Sorginlore

Sorginlore, sorginen lorea; sorginak: sorkuntza, osabide, askatasuna (izateko, pentsatzeko, adierazteko) eta ahizpatasuna batzen duten emakumeak; sortu eta ekin aditzak batzen dituen hitza; sorginlorea: haziak airean zabaltzen dituen lorea, partekatzeko, mugak gainditzen  elkarren ulermena eraikitzeko eraldatzen den lorea. Esanahi hauek guztiak daude Sorginlore Gizarte Elkartearen baitan.

Erakunde, auzo, herri edo hiri, enpresa eta mugimenduen prozesu eraldatzaileak lagundu eta horien parte izan nahi dugu; bizitzako eta elkartasuneko etikatik abiatuz elkarbizitza eta gobernantzako praktikak eraiki nahi dituzten erakundeak;  pertsonetatik abiatuz, bakoitzaren aniztasunak aintzat hartuz, ekitatiboak, jasangarriak eta beraien errealitate eta testuingurura egokituak.

Entitatearen helburuak

Sorginloren antolaketa eta komunitatearen eremuetan berrikuntzak ekartzeko asmoz, errealitatera egokitzen diren metodologia praktikoak erabiltzen ditugu, betiere ekitatea eta jasangarritasuna abiapuntu dituzten balore eta irizpideetan oinarritutakoak, eta aldi berean, egunerokotasunean eta esparru estrategikoan erraz txertatu daitezkeenak.