Itzuli

Adinekoekin eta desgaituekin esku hartzea

2023
Iraupena Urtebetekoa
Hitz gakoak Desgaitasuna Giza eskubideak
Gaiak Bizikidetza Enplegua Gaitasun desberdinak - Desgaitasuna Lanak - Zaintzak
Metodologia Aholkularitza / Erraztea Baliabideak Formazioa
Kolektibo hartzailea Adineko pertsonak (<65 urte) Publikoa
Proiektuaren hizkuntza Euskara Gaztelania

Nahi gabe isolatuta dauden pertsonentzako sare soziala, etxeko lanetan laguntzea, garraio egokitua, telelaguntza-zerbitzua eta laguntza-produktuen mailegua.

 

Proiektuaren helburuak

Nahi gabeko isolamendu-egoeraren ondorio kaltegarriak arintzea.

Desgaitasuna duten pertsonei laguntza sozial eta materialak ematea.

Gurutze Gorria

1864ko Konferentzia Diplomatikoan Gurutze Gorriaren oinarrizko helburuak zehaztu zituen esparru juridikoa onartu zen: zaurituei, ibilgailuei eta osasun-langileei eman beharreko laguntza-ekintza eraginkorra, neutraltzat hartu eta errespetatu beharko liratekeelarik eta, hortaz, gerra-gatazketan babestu beharko liratekeenak izanik.

1921. urtean Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak lau printzipio onartu zituen: Karitatea, Unibertsaltasuna, Independentzia eta Inpartzialtasuna. 1964an, Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Federazioak printzipio horiek bere egin zituen eta hiru gehitu zizkien. Baina 1965. urtean Vienan izandako Gurutze Gorriaren Nazioarteko XX. Konferentzian zehaztu eta onartu ziren egun indarrean dauden Oinarrizko Printzipioak: Gizatasuna, Inpartzialtasuna, Neutraltasuna, Independentzia, Boluntariotza, Batasuna eta Unibertsaltasuna.

Entitatearen helburuak

Oinarrizko Printzipioak Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduaren Jokabide Kodea eta Idearioa dira; Erakundearen bereizgarri dira, jarduketaren eremu eta maila guztietan.

Gizatasuna, Inpartzialtasuna, Neutraltasuna, Independentzia, Boluntariotza, Batasuna eta Unibertsaltasuna

Printzipio horiek Erakunde osoa hartzen dute eraginpean, eta Mugimenduaren kohesiorako funtsezko elementuetako bat dira. Baina ezin dugu ahantzi Erakundeko kideak ¿erakundearen zati ikusgarria izaki¿ Printzipioen eraginpean daudela, bi zentzutan:

Noiznahi eta nonahi Printzipio horien arabera jokatu behar dute.

Konpromiso ideologikoari eutsi behar diote.

Gurutze Gorriaren boluntarioak egiten duen lanarengatik (kolektibo eta/edo egoera jakin batzuetara bideratua) izan behar du ezaguna eta aintzat hartua, baita jokatzeko moduarengatik ere, eta Oinarrizko Printzipioak bere egin dituela islatu behar du.