Itzuli

Erakusketa: "Sute abisua"

2023
Iraupena Saio labur bat (2 ordu baino gutxiago)
Hitz gakoak Diskriminazioa Giza eskubideak
Gaiak Diskriminazioa Giza eskubideak
Metodologia Baliabideak Formazioa
Kolektibo hartzailea Hezkuntza-eremua (Hezkuntza formala + Hezkuntza ez-formala) Publikoa
Proiektuaren hizkuntza Euskara Gaztelania

16 roll-up panel elebidunez osatutako erakusketa da.

Sare sozialen erabilera gaiztoak eta eskuin muturraren hedapenak gizartean eragin du, estereotipoak, aurreiritziak, emakumearen eskubideen aurkako jarrerak eta xenofobia areagotuz, besteak beste. Horregatik, beharrezkoa da azken urteetako aldaketa sozioekonomikoak testuinguruan kokatzea, kultura-nortasunen gatazka ulertu ahal izateko.

Proiektuaren helburuak

Azken urteetako aldaketa sozioekonomikoak testuinguruan jartzea, kultura-nortasunen gatazka ulertu ahal izateko.

Errealitatea aldatzen duten faktoreak identifikatzea.

Eskuin muturrak transmititzen dituen balioei eta horrek sortzen duen xenofobiari, matxismoari eta klasismoari buruzko informazioa ematea. Ikuspegi kritikoa eta gogoetatsua garatzea.

SOS Arrazakeria

SOS Arrazakeria Gipuzkoa 1993an sortu zen formalki, azalaren koloretik eratorritako diskriminazio eta segregazio ororen aurka borrokatzeko, dela jatorriagatik, dela arrazoi kulturalengatik, modu indibidualean, kolektiboan edo instituzionalean gertatzen bada ere. Mundu guztiarentzako eskubide- eta tratu-berdintasunean zehazten diren tolerantzia, errespetua eta ulermena aldarrikatzen ditugu. Positibotzat jotzen dugu kulturen aniztasuna, eta gure gizartean dauden pertsona eta kolektibo bakoitzaren kulturaren garapen askerako eskubidea eta errespetua defendatzen ditugu. Autoktonoen, etorkinen eta gutxiengoen arteko harremana eta trukea erraztuko duten praktikak sustatzearen aldeko apustua egiten dugu.