Itzuli

Gazte eta nerabeekin antirrazismoa lantzeko gida.

2023
Iraupena Egun bat baino gehiagoko prozesua
Hitz gakoak Diskriminazioa Gazteak Immigrazioa Kultura-aniztasuna
Gaiak Diskriminazioa Kultura-aniztasuna
Metodologia Formazioa
Kolektibo hartzailea Gazteria (13-30 urte)
Proiektuaren hizkuntza Gaztelania

Aurkezten ditugun lan saioak SOS Arrazakeriako hezkuntza sailaren proposamena dira.

Proiektuaren helburuak

Helburua da ikasleak sentsibilizatzea estereotipoei, aurreiritziei eta zurrumurruei buruz eta horiek bizikidetzan dituzten ondorioei buruz. Aldi berean, espazio publikoetan gertatzen diren komunikazio-dinamiketan esku hartzen saiatuko gara, immigrazioari dagokionez, askotan errealitatea desitxuratzen eta biktimak erruduntzat jotzen baitituzte. Gure arreta-gunea zurrumurruak dira, diskriminazioaren oinarri sendo eta esanguratsuenetako bat zurrumurruetatik baitator, herritar guztien eguneroko bizitzan agertzen dena.

SOS Arrazakeria

SOS Arrazakeria Gipuzkoa 1993an sortu zen formalki, azalaren koloretik eratorritako diskriminazio eta segregazio ororen aurka borrokatzeko, dela jatorriagatik, dela arrazoi kulturalengatik, modu indibidualean, kolektiboan edo instituzionalean gertatzen bada ere. Mundu guztiarentzako eskubide- eta tratu-berdintasunean zehazten diren tolerantzia, errespetua eta ulermena aldarrikatzen ditugu. Positibotzat jotzen dugu kulturen aniztasuna, eta gure gizartean dauden pertsona eta kolektibo bakoitzaren kulturaren garapen askerako eskubidea eta errespetua defendatzen ditugu. Autoktonoen, etorkinen eta gutxiengoen arteko harremana eta trukea erraztuko duten praktikak sustatzearen aldeko apustua egiten dugu. 

 

Entitatearen helburuak

Errealitatea desitxuratzen duten mekanismo kognitiboei buruz hausnartzeko tresnak eskaintzea. Ikasleak sentsibilizatzea zurrumurruek, aurreiritziek eta estereotipoek diskriminazio-faktore gisa dituzten ondorio negatiboei buruz. Sentsibilizazioa erraztuko duten trebetasunak eta jarrerak prestatzea. Ikasleei ezagutza sendoen oinarri bat eskaintzea, zurrumurruei aurre egiteko. Ikasleek esku hartzeko konpromisoa har dezaten lortzea, bizi diren ingurunean dauden iruditeria eta ikuskera faltsuak hautsiz. Zurrumurruen aurkako komunikazio-trebetasunak lantzea (aurrez aurre ez jartzea, galdetzea, enpatizatzea).