Dokumentu eta protokoloak

Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteko 8/2021 Lege Organikoan (LOPIVI) eta EAEko Haurren eta Nerabeen 2/2024 Legean ezartzen da nahitaezkoa dela aisia hezigarrian aritzen diren entitate, zentro eta erakundeek protokoloak abian jartzea, ingurune seguru bat eraikitzeko beharrezko jarduerak bertan jasotzeko; eta horiek bete beharko direla indarkeria-egoerak prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta horietan esku hartzeko.

Tratu onak: Dokumentu eta protokoloak aisia hezigarria
Gaztematika sareko erakundeentzat honako dokumentu eta protokoloak proposatzen dira:

  • Ingurune seguruen, babesleen eta tratu onekoen politika. Markoa (Jardun Protokoloa).
  • Babesteko eginkizun eta erantzukizunak.
  • Profesionalen jokabide-kodea.
  • Arriskuen mapa eta babes-neurriak.
  • Prebentzio-protokoloak eta arreta goiztiarreko eta  babeseko protokoloak.
  • Babes-zirkuituak.
  • Profesionalen hautaketa- eta kontratazio-estandarrak.